Agenda

Lantegi presentziala: taldean berrikuntza-erronka egituratzea

Eguna

2023ko urriaren 5a

Lekua

BAT-B Accelerator Tower. Bilbo.

Ordua

9:30 am - 11:30 am

Prezioa

Doan

EU-LAC Digital Accelerator plataformak antolatuta, lantegi presentzial bat egingo da Bilbon urriaren 5ean, Erronken Deialdiaren esparruan.

EU-LAC Digital Accelerator-ek Smart Productionen arloko erronka digitalak dituzten enpresak gonbidatzen ditu lantegi horretan parte hartzera, non asmoa baita enpresei laguntzea beren negozioak dibertsifikatu, berritu eta/edo hobetzeko berrikuntza irekiko prozesuetan:

  • Enpresen erronkak eraldaketa digitalari aurre egiteko startup eta talentuarekin harremanetan jarriz.
  • Elkarlanean lantzeko erronkak balio-kate bereko enpresen artean egituratuz.
  • Europako, Latinoamerikako eta Karibeko enpresa eta startupak elkartzen dituzten bazkidetzei neurrira egindako azelerazio-zerbitzuak eskuratuz.

Baduzu interesa?

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:30 am - 9:40 am

ESPLORAZIOA Europa, Karibe eta Latinoamerikarekiko lankidetzak dituen potentzialak eta aukerak, eta EU-LAC Digital Accelerator ekimenaren bidez eskaintzen diren laguntzak.

Sergio Bandinelli, Tecnalia Ventures, proiektuaren koordinatzailea

9:40 am - 10:00 am

INSPIRAZIOA “Squads – Teaming up with other corporations to better innovate with start-ups”: hitzaldia eta eztabaida.

Josemaria Siota, IESE Business School

10:00 am - 11:00 am

LANKIDETZA Eraldaketa digitalari ekiteko berrikuntza-erronkak identifikatzea eta bateratzea.

Parte hartzeko dinamika

11:00 am - 11:30 am

HARREMAN-SAREA Parte-hartzaileen arteko elkarrizketa irekia eta hurrengo ekintzak adostea, hamaiketako batekin.