“Leaders in tech conference”-ren laugarren edizioak teknologiaren eta berrikuntzaren azken joerak izango ditu hizpide berriro
Teknologia aliatu handia da. Gai da gaur egungo nahiz etorkizuneko erronka handiak konpontzeko; hots, gai da gizarte honek eta bera osatzen duten erakundeek aurrean dituzten eta izango dituzten erronkak gainditzeko.
“Leaders in tech conference”-ren laugarren edizioan, azken teknologia- eta berrikuntza-joerei buruz hitz egingo da; besteak beste, metabertsoa eta web 3-a, adimen artifiziala eta zibersegurtasuna aztertuko dira, baita haien guztien jasangarritasuna eta erregulazio- eta etika-esparrua ere.
Erakunde gonbidatuak
Keynote hitzaldiak emango dituzte erakunde hauetako adituek, besteak beste: Fujitsu, Telefónica, Iberia Consulting, Oracle, LKS Next eta Big Onion. Beste mahai-inguru batzuk ere izango dira konferentzian.
- Industria-arloari buruzko hitzaldietako bat hauek emango dute: Iberdrolako i-DE, Sidenor eta Susana Pérez, Tecnaliako Smart Industry-ren zuzendaria. Gaur egun dauden eta euskal industria-enpresen etorkizuna markatuko duten teknologiak izango dituzte hizpide.
Joera berriak eta aurrerapen teknologikoak
Laugarren edizio honetan, azken joera eta aurrerapen teknologikoen berri emango da, eta erabilera aurreratuena bultzatu eta sustatuko da industrian. Erreferentziazko zenbait enpresatako profesionalek egungo eta etorkizuneko teknologia- eta berrikuntza-joeren 360°-ko ikuspegia emango dute.