LOPEC: elektronika inprimatuaren industriaren ekitaldia
Functional Print klusterrak, zeinaren kide baita TECNALIA, enpresak eta zentro teknologikoak bilduko ditu LOPEC 2022 elektronika inprimatuaren industriaren ekitaldian: teknologia eta negozioak arrakastaz konbinatuko ditu, eta, produktu-erakusketaren osagarri, enpresetako eta komunitate zientifikoko zenbait adituk hartuko dute parte.
Inprimatze funtzionalerako edo elektronika inprimaturako teknologiak
Oso modu aktiboan hartuko dugu parte aurtengo edizioan; bi poster aurkeztu, eta bi hitzaldi emango ditugu, inprimaketa funtzionalari buruzko saioan eta substratuei eta kapsulatzeari buruzko saioan.
Inprimatze funtzionalerako edo elektronika inprimaturako teknologiak erakusteko gunean izango gara. Sektore estrategiko hauetara bideratuta daude teknologiok:
- Automobilgintza
- Aeroespaziala
- Ehungintza
- Kontsumo-elektronika