Agenda

Matchmaking EIT Manufacturing, berrikuntza-sare berria

Eguna

2019ko otsailaren 14a - 2019ko otsailaren 15a

Lekua

Miramar Jauregia- Donostia

Ordua

-

Prezioa

Doan

Datorren otsailean, EIT Manufacturing ekimenaren lehen matchmaking topaketa egingo da Donostian. EIT Manufacturing ekimena, zeinaren IMT (Interim Management Team) taldean parte hartzen baitu TECNALIAK,

Europako Batzordearen laguntzarekin egiten da, sektorea sustatzeko, lehiakorragoa, jasangarriagoa eta produktiboagoa izan dadin. 50 enpresa/bazkide eta teknologia-zentro baino gehiago arituko dira elkarlanean, Europa mundu mailako erreferentzia izan dadin ekoizpenaren berrikuntzan, eta teknologia modernoak azkarrago eta eraginkorrago barneratzeko ahalmena izan dezan.

Bi ardatz nagusi izango dituzte gaiek: 

  • Industriaren modernizazioa bultzatzea, industria arinagoa eta malguagoa eta ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik jasangarriagoa izan dadin eta kalitatezko lanpostuak sortzen lagundu dezan.
  • Enpresek, zentroek, unibertsitateek eta inbertitzaileek parte hartzen duten berrikuntza-ekosistemak sortzea

Ekimen horrek izango du bere berrikuntza-sarea Euskadin, Europako hego-mendebaldeko 4.0 fabrikazioari buruzko proiektuak bultzatzeko eta finantzatzeko. Aernnova, Mondragon Korporazioa, IK4, ITP eta TECNALIAk jarriko dute martxan sare hori.

Euskaldunak sare horretan egoteak erakusten du ahalegin handia egiten dela industriaren alde. TECNALIAk paper garrantzitsua izango du proiektu horretan, EIT Manufacturingen IMT (Interim Management Team) talderako hautatu baitituzte Rikardo Bueno eta Tony Pigjuan lankideak.

Mendebaldeko nodoa Euskadin egongo da, eta Rikardo Buenok zuzenduko du, Portugalekin eta Frantziarekin batera. Euskadi aukeratu dute nodoa kokatzeko, hasierako ekarpen handia egin duelako, gure industria eta ehun teknologikoa indartsu daudelako eta bertako gizarte-mota horretarako egokia delako.

Tony Pijoanek (TECNALIA Ventures), berriz, Europa mailako negozio berrien sorreran garatzen den guztia zuzenduko du, hasierako fasean.