Zergatik inplementatu material anitzeko egiturak industrian?
Zergatik inplementatu material anitzeko egiturak industriak? Emisioak gutxitzea, energia aurreztea eta lehengaiak aprobetxatzea: erronka horiek ekarri dizkigu, mundu mailan, klima-aldaketak. Etorkizuneko garraioak erronka horiei aurre egin beharko die, eta, aldi berean, mugikortasun pertsonalizatu, multimodal eta, batez ere, seguru bat eskaini, hori eskatzen baitzaio.
Ibilgailuak arintzean eta lehengaiak aprobetxatzean datza erronka horien erantzuna. Horrekin lortzen da, halaber, balio-kateko eragileak lehiakorragoak izatea, fabrikazio aurreratuaren esparruan kokatzen diren produktu berriak eta fabrikazio-prozesu berritzaileak garatuz.
Enpresentzako onurak:
- Balio erantsi handiagoko osagaiak fabrikatuz, lehiakortasuna eta lehiakideen aurreko nazioarteko posizionamendua hobetzen dira.
- Material anitzeko osagai eta multzo arinagoak eta/edo lehengaiak hobeto aprobetxatzen dituztenak garatuz, energiaren eta erregaien kontsumoa eta emisioak urritzen dira.
- Prozesu berrietan lehengai eta energia gutxiago kontsumitzen denez, fabrikazio-kostuak txikitzen dira.
- Material eta prozesu berrietan, ezagutza estrategikoa lortzen da.
- Propietate mekaniko hobetuak dituzten osagai berriak fabrikatuz eta material anitzeko lotura aurreratuak garatuz, kalitatea hobetzen da eta zero akats izatea lortzen da.
EDUKIA
- Material anitzeko egiturak eta industriarako dituzten onurak: hurbilketa.
- Material anitzeko egituretan materialen eta prozesuen aldetik izan diren aurrerapenak ezagutzera ematea.
- Kasu praktikoen aurkezpena.
NORK EMATEN DUEN
- Maite Santos, Material Anitzeko Egituren burua.
NORENTZAT DEN
- Material anitzeko egiturak beren erakundeetan erabiltzeko haien onurak eta aurrerapenak ezagutu nahi dituzten industriako profesionalak.