Material konposatuak ezagunak dira, besteak beste, arintzeko ahalmen handia dutelako, funtzioak integratzeko gaitasun handia dutelako, diseinuen moldakortasunagatik, eta abar. Horrek guztiak oso egoki egiten ditu zenbait sektoretako aplikazioen eskakizun zorrotzetarako: automobilgintza, aeronautika, eraikuntza eta sektore eolikoa, esaterako.
Sektore bakoitzak bere erronkak ditu, batez ere eskakizun-mailari lotuak, baina guztiek dituzte honako premia hauek:
- Kostuak murriztea, kostu txikiagoko lehengaiak bilatuz, bai eta ekoizpen-prozesu gero eta azkarrago, eraginkorrago, automatizatuago, kontrolatuago eta adimendunagoak ere.
- Ingurumen-inpaktua murriztea, indarrean dauden araudiak betetzen direla ziurtatzeko eta ekonomia zirkularreko eredu baterantz bilduz joateko.
- Material aurreratuekin lan egitea, produktu berari funtzio-aniztasuna emateko.
Erronka horiei nola aurre egin material konposatuak erabiliz: horixe da webinar honen helburu nagusia.
EDUKIA
- Fabrikazio-prozesuak automatizatzeko eta eraginkortasuna hobetzeko aukerak.
- Zuntz jarraituaren bidezko fabrikazio aditiboa ekoizpen-prozesu gisa.
- Fabrikazio-prozesuak monitorizatzeko eta simulatzeko tresnak, haiek doitzeko denbora murrizteko.
- Ekonomia zirkularreko eredu baterantz jotzea (birziklagarritasun frogatua duten materialak erabiltzea, hondakin-materiala murriztea, material birziklatuak eta jatorri berriztagarriko matrize polimerikoak erabiltzea).
- Hainbat prestazio hobetzeko eta integratzeko (funtzio-aniztasuna lortzeko) eta produktuak pertsonalizatzeko material aurreratuen garapenaren adibideak.
NORK EMATEN DUEN
- Cristina Elizetxea doktorea – Polimero, konposite eta biomaterialen KETeko arduraduna.
NORENTZAT DEN
- Lehengaien hornitzaileak.
- Osagaiak-fabrikatzaileak.
- Azken erabiltzaileak.
- Material konposatuen bilakaera ezagutu eta hartan partaide izan nahi duen oro.
Laguntzaileak: