Material konposatuen jasangarritasuna: garraioaren sektoreko erronka eta soluzio teknologikoak
Material konposatuen sektoreak gaur egun duen erronka nagusietako bat material horien jasangarritasuna bermatzea da, bai erabilitako lehengaiei dagokienez, bai materialok eraldatzeko behar diren ekoizpen-baliabideei dagokienez, bai haien balio-bizitzaren amaierako kudeaketari eta tratamenduari dagokienez.
Gaur egun bi ikuspegitatik lantzen ari den ikerketa-ildoak aurkezten ditu Tecnaliak
1) Zer egingo dugu egungo material konposatuekin? Gaur egun dauden material konposatuentzako soluzio tekniko, ekonomiko eta ingurumenaren aldetik jasangarriak aurkezten dira. Material horiek berreskuratu eta birziklatu egin behar dira balio-bizitzaren amaieran, eta ziurtatu ahal izan behar da Hondakinen Europako Esparru Zuzentaraua (2008/98/EE) betetzen dela.
2) Nolakoak izan behar dute etorkizuneko material konposatuek? Material eta prozesuetan garapen berriak aurkeztu behar dira, material konposatuen ingurumen-inpaktua murriztuko dela ziurtatzeko, eta Europar Batasunak zehaztutako Ekonomia Zirkularreko Ekintza Plana (2020) bultzatzeko:
- Sistema polimerikoak sintetizatu eta aldatu behar dira, material termoegonkorren birziklagarritasuna hobetzeko
- Alternatiba jasangarriak aztertu behar dira, hala nola biomasa eta baso-hondakinak erabiltzea petrolioaren ordez matrize polimerikoak eta zuntz indargarriak sintetizatzeko.
- Birziklatzeko balio dutela frogatua duten materialak erabili behar dira, hala nola termoplastikoak
- Materialaren formulazio berrietan material birziklatua gehitu behar da
- Fabrikazio aditiboko teknologiak erabili behar dira ekoizpen-baliabide aurreratu gisa
- Fabrikazio-prozesuak monitorizatu eta simulatu behar dira, puntuan jartzeko denbora eta hondakin-materialak murrizteko
Hizlaria