Materialak laser teknologiaren bidez prozesatzeari buruzko jardunaldietan parte hartuko du TECNALIAk, bere esperientzia partekatzeko
16. edizioa dute jardunaldiok aurtengoa, eta nazioarteko topagune garrantzitsu bihurtu dira laser-teknologia materialen prozesaketan darabilten ikertzaile, profesional eta erabiltzaileen artean. Ezagutza teknologikoa trukatzeko foro bat izango da.
Aplikazio industrialeko laser-teknologiaren azken aurrerapenak aurkeztuko dira. Jardunaldi bakoitza gai bati buruzkoa izango da.
- Ostegunean, Laser Industrial Applications izenburupean, laser-teknologia industrian aplikatzeari buruz jardungo dute.
- Ostiralean, Laser Research izenekoan, I+G+B proiektuen eta abarren ondorioz materialak laser-teknologiarekin prozesatzeari dagokionez teknikan zer aurrerapen izan diren aurkeztuko da.
TECNALIAren parte-hartzea
TECNALIAk Laser Researchi buruzko bigarren jardunaldian parte hartuko du, Fernando Liébana Arribas lankideari esker. Itsasoko egitura eolikoetan korrosioa saihesteko zeramiken laser-bitirifikazioan duen esperientzia partekatuko du.
- Hartu parte topaketa horretan, eta jakin gehiago materialak laser-teknologiarekin prozesatzeari eta haren aplikazio industrialei buruz.
- AIMENek antolatzen ditu jardunaldiak, eta zentro teknologikoaren egoitzan bertan egiten dira.