Agenda

Materialei forma emateko prozesuen simulazioa: TECH DAY SPAIN 2020

Eguna

2020ko martxoaren 11a

Lekua

TECNALIA - 700 eraikina - Derio - Bizkaia - Espainia

Ordua

-

Prezioa

Doan

Transvalor Tech Days jardunaldiak Europako lau herrialdetan egiten dira: Espainia, Frantzia, Erresuma Batua eta Alemania.  Helburua da industrien erronka nagusiei (kostuak jaistea, kalitatea hobetzea, berrikuntza eta abar) aurre nola egin ulertzen laguntzea, FORGE® y THERCAST® simulazio-softwareen bidez zeregin garrantzitsuei helduz (forjatze- eta fundizio-prozesuei,besteak beste).

TRANSVALORekin batera, Espainiako Tech Day hau antolatu dugu: “Beroko eta hotzeko forjaketa, tratamendu termikoa eta galdaketa-teknologiak”.

Materialei forma emateko prozesuen simulazioetan ezagutza zabala dugu, ez alor horretan lantzen ditugun ikerketa-proiektuengatik bakarrik, baita TRANSVALORen FORGE® eta THERCAST® softwareak erabiltzen dituztelako ere. Programa horiek metalen konformatze-prozesuak, tratamendu termikoa, metalurgia, materialen datuak eta abar garatzen eta optimizatzen dituzte. 

Jardunaldia osatzeko, gure instalazioak bisitatuko ditugu, alor horretako azken garapenak eta ikerketak ezagutarazteko.

 NORENTZAT DEN

  • TRANSVALORen softwarearen funtzio berriak eta garapen berriak ezagutzeko nahia duten industriako eta hezkuntzako erabiltzaileentzat. 

Argibide gehiago

*Tech Day Spain honek SIFEren laguntza izango du (Sociedad de Industrias de Forja por Estampación).