Dubaiko MEE azoka jotzen da munduko nazioarteko azoka nagusitzat elektrizitatearen sorkuntza, garraio eta banaketaren sektorerako. Aurreko edizioan, 65.000 m2-ko azalera izan zuen. 1.500 erakusketari baino gehiago izan zituen, 126 herrialdetakoak, eta 58.456 profesionalen bisita.
Ekipamendu elektrikoen gure laborategia zortzi urtez jarraian izan da erakusketari azokan. Urte hauetan guztietan ekipamendu elektrikoen gure laborategia azokan izatearen ondorioz, Ekialde Ertaineko konpainia elektriko nagusien aintzatespena dugu, eta, horri esker, etengabe hazi dira harreman komertzialak, zeinak sendotu egin baitira ekipamendu elektrikoen tokiko fabrikatzaileekin; hala, inguru horretako erreferentziako laborategi gisa dugun posizioa sendoagoa da orain. Aurtengo edizioan, TECNALIA BELArekin batera egongo da azokan. BELA Euskadiko laborategien aliantza da, eta haren bazkide sortzailea da TECNALIA.
Zuek gure standera (H2 E17) etortzea espero dugu; hala, aukera izango dugu aurrez aurre agurtzeko. Han, gure laborategi elektrikoak banaketa- eta garraio-sare elektrikoen alorrean (sare elektriko adimendunak barne) ematen dituen onespen-ebaluazioak eta -ziurtagiriak aurkeztuko ditugu.