MEE 2019 azokak, elektrizitatearen sorkuntza, transmisio eta banaketaren sektoreko munduko nazioarteko azoka nagusiak, 65.000 m2, 126 herrialdetako 1.500 erakusle baino gehiago eta 58.456 profesionalen bisita izan zituen azken edizioan.
Ekipamendu elektrikoen gure laborategia zortzi urtez izan da erakusketari azokan. Dubain etenik gabe erakusketari izatearen ondorioz, estutu egin ditugu ekipamendu elektrikoen bertako ekoizleekiko harreman komertzialak, Ekialde Ertaineko konpainia elektriko liderrak ezagutu ditugulako eta erreferentziako laborategi gisa finkatu garelako.
TECNALIA Electrical Labs proba-institutu bat da, ISO 17025 araurako ILACen ziurtagiria duena eta Ekialde Ertaineko eta mundu osoko zerbitzu publikoek eta ziurtatze-erakundeek aintzatetsia.
Hauek dira gure saiakuntza-esparruak, besteak beste:
- Garraio- eta banaketa-sareetarako ekipamendu elektrikoak
- Behe-tentsioko eta tentsio ertaineko kommutazio-ekipamenduak
- Banaketa-transformadoreak
- Tresna-transformadoreak
- Tentsio ertaineko eta goi-tentsioko kableak
- Isolagailuak eta abar
H2 E15 standean, erakusgai izango dugu gure laborategi elektrikoetan zer zerbitzu ditugun adostasuna ebaluatzeko eta ziurtagiriak emateko elektrizitatearen banaketaren eta transmisio-sareen alorrean, sare adimendunen alorra barne dela.