Gainazalen nanoingeniaritzan, nanoeskalako patroiak (baita mikroeskalakoak ere) ezartzen dira materialetan. Teknologia hori gero eta indar handiagoa ari da hartzen gainazalen tratamenduan, arazo batzuk konpontzeko ahalmen handia duelako, hala nola argi-islapenak ekiditeko eta betaurrekoak ez lurruntzeko.
Ikusiko dugu mikroegiturek eta nanoegiturek konponbideak eskaintzen dituztela gaur egungo arazoetarako, eta azalduko dugu nola txertatu nahi ditugun funtzionalitate horiek industriarako modu eraginkor eta merkean.
NORK EMATEN DUEN
Olatz Adarraga - Materialen eta Funtzio Anitzeko prozesuen alorreko ikertzailea
EDUKIA
- Gainazalen nanoingeniaritzaren hastapenak
- Nola eta zertarako aldatu material batzuen gainazalen zimurtasuna
NORENTZAT DEN
Mikrotesturen funtzionamendua ezagutzeko jakin-mina duen ororentzat
INFORMAZIO GARRANTZITSUA
Bi mezu elektroniko bidaliko ditugu webinarrean sartzeko jarraibideekin. Lehena, webinarra baino 24 ordu lehenago; bigarrena, gogorarazpen gisa, 2 ordu lehenago.
Mezu hori jasotzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan, 902.760.000 telefono-zenbakiaren bidez.