MINDTECH, Metalaren Industriaren eta Teknologien Nazioarteko Azoka, bi urtean behin egiten da, eta erreferentzia da polo iberikoko industria-sektorean. Han izaten dira metalaren industriako eta hari loturiko teknologien sektoreetako enpresa liderrak, bai Espainiakoak bai nazioartekoak.
CTAGek eta TECNALIAk sinatu berri duten hitzarmenaren ondoren, Galiziako Automobilgintzaren Zentro Teknologikoarekin batera izango gara han, ahaleginak eta ahalmenak batuta, Espainia mugikortasun berriari eta industrien eta haiei loturiko sektoreen eraldaketari buruzko eztabaidaren abangoardian kokatzeko asmoz.
E11 standean izango gara, elkarrekin
Hauek aurkeztuko ditugu:
- 4.0 industriara, robotikara eta exoeskeletoetara bideratutako teknologiak
- Jarduera-esparru batzuetan fabrikazio aurreratuaren eta robotikaren erronkei aurre egiteko teknologiak
- Standean, gure SCAN&PLAN robota izango dugu. Robotizazio-aplikazio bat da, zeinak operazioak egiten baititu piezekin aldez aurretik ibilbideak programatu beharrik gabe, ibilbide horiek era autonomoan ikasten dituelako; hala, erreferentzia batzuk daudenean, arinago eta moldagarritasun eta erosotasun handiagoz fabrikatu daitezke.
Norentzat
- Industria-sektorea, eta, zehazki, metalaren eta hari lotutako teknologien sektorea (Galiziako BPGaren % 20 baino gehiago).
Informazio gehiago