Agenda

MOVE TO 4.0: zure negozioa 4.0 industriarantz eraldatzeko aukerak

Eguna

2020ko maiatzaren 19a

Lekua

WEBINARRA

Ordua

-

Prezioa

Doan

Gaur egungo osasun-krisia erronka izaten ari da enpresentzat, mundu mailan. Merkatuaren aldaketei erantzun behar izateak epe laburrera erabaki operatiboak hartzera behartzen du, baina baita testuinguru berri batean norabide estrategikoak ezartzera ere.

MOVE TO 4.0 ekimenak esperientzia eta ahalmena eskaintzen die enpresei, beren negozioak bizkorrago eraldatu eta dibertsifika ditzaten, eta sortzen diren aukera berriak aprobetxa ditzaten.

EIT Manufacturingek babesten du Move to 4.0 ekimena, eta helburu du manufakturazioko Europako ETE-en 4.0 industriarako eraldaketaren buru izatea, bere metodoarekin eta esperientziarekin industriako enpresei dibertsifikatzen edo berritzen lagunduz, ikuspegi globalaren, teknologia berritzaileen eta negozio-eredu berrien bidez.

Europako ekimen honek 4.0 industriaren esparruko produktuak eta prozesuak eraldatzeko prest dauden industriaren sektoreko ETEak bilatzen ditu. MOVE TO 4.0 ekimenean parte hartzen duten enpresek: 

  • 4.0 industriako jardunbideak partekatuz, erronkak eta aukerak identifikatu ahal izango dituzte.
  • Norberaren beharrak identifikatzen laguntzeko lantegi telematikoetan parte hartu ahal izango dute.
  • 4.0 industriarako eraldaketaren bide-orri pertsonalizatu bat izango dute, lehentasunak markatuak dituen ekintza-plan bat duena eta norberaren helburu estrategikoekin lerrokatua dagoena.
  • Berrikuntza-ahalmenen sare ireki batean sartuko da; sare horretan, Europako ikerketa-erakunde eta bazkide industrial nagusiak daude. 

Eman izena lehen lantegian, eta ikusi zer aukera berri dakarzkion INDUSTRIA ADIMENDUNAK zure enpresari.