Agenda

Mubil Mobility Expo 2024: hitzordua mugikortasun jasangarriarekin

tele-operacion-TECNALIA

Eguna

2024ko apirilaren 17a - 2024ko apirilaren 18a

Lekua

Ficoba, Basque Country

Ordua

9:00 am - 5:00 pm

Prezioa

Doan

MUBIL MOBILITY EXPO mugikortasun jasangarriaren Europako hegoaldeko topagune profesionala da, mugikortasun jasangarria garbi, irisgarri, seguru eta konektatu moduan ulertzen duena

Ekitaldian, mugikortasun jasangarri eta adimendunaren balio-kateko eragileak bilduko dira. Erakusketa-gune bat, hitzaldiak, mahai-inguruak eta kanpoko proba-gune bat oinarri hartuta, proiektu berritzaileak eta lurraldearen eraldaketa industriala bultzatzen ditu.

Zergatik bisitatu Mubil Mobility Expo?

  • Ezagutu merkatuan eskuragarri dauden mugikortasun jasangarriko produktu eta zerbitzu berritzaileenak.
  • Ezagutu bertatik bertara zure inbertsiorik onena bermatzeko behar duzun informazioa emango dizuten enpresa hornitzaileak.
  • Jarri harremanetan erreferentziazko enpresekin, eta parte hartu mugikortasun jasangarria definitzen eta definituko duen ekosisteman.
  • Parte hartu mugikortasun jasangarriko estrategia aurreratuenak garatzen ari diren administrazioek bultzatu duten azokan.
  • Aritu elkarrekintzan lehen mailako beste profesional eta enpresa batzuekin.
  • Ezagutu bertatik bertara mugikortasunaren arloko joerak, mahai-inguruetan parte hartuz.
  • Egin proba Test Driveko proba-gunean, eta gozatu autobus eta ibilgailu jasangarri eta autonomoen azken berrikuntzez.

 TECNALIA stand batekin egongo da

CRISALION Mobility enpresarekin batera, etorkizuneko mugikortasunerako garatu ditugun soluzio teknologikoak erakutsiko ditugu.

  • Ibilgailu hibridoak eta elektrikoak
  • Kontrol partekatuarekin gidatzea
  • Hiriko aireko mugikortasuna
  • Gidatze automatizatua
  • Mugikortasunaren kudeaketa adimenduna
  • Garraiorako azpiegitura adimendunak
  • Ikuskapen- eta mantenu-maniobrak drone bidez
  • Energia alternatiboak
  • Ibilgailuak fabrikatzeko material berriak

Ez galdu aukera hau eta bisitatu gaitzazu 3-27 eta 3-26 standetan

Ficoba, Basque Country

Hartu lekua!