Agenda

Mugikortasun berrirako erronkak eta negozio-aukerak

Retos y oportunidades de negocio para la nueva movilidad

Eguna

2023ko uztailaren 5a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 11:00 am

Prezioa

Doan

TECNALIAk “Mugikortasun berrirako erronkak eta negozio-aukerak” webinarra antolatu du

Jose Luis Calvo elektrifikazioko eta Clean Powertrain-en ikertzaileak emango du mugikortasun berrirako erronka eta negozio-aukerei buruzko webinar hau.

Gizartearen kultura-aldaketa, mugikortasuna nahieran, energia garbiak eta digitalizazioa dira etorkizun hurbilean garraio-gaietan esku artean izango ditugun erronka handietako batzuk. Erronka horiek ulertu eta haiei aurre egitea izango da helburua, baita negozioak egiteko aukera eta eredu berriak arakatzea ere.

Topaketa honetan, trantsizio energetiko jasangarri baterantz bideratzeko teknologia berriak eta zerbitzu estrategikoak landuko dira, ingurumenaren, ekonomiaren eta teknologiaren ikuspegietatik.

Mugikortasun berria; xede-publikoa

  • Enpresa-kudeatzaileak, zuzendari teknikoak edo haien enpresetan negozio-aukerak edo eraldatze-aukerak ikusten dituzten kudeaketa-profilak.
  • Elektrifikazioranzko birmoldaketa-prozesuan dauden enpresak.
  • Mugikortasunaren arloko merkatu-nitxoetan jarduten dutenak ahaztu gabe; besteak beste, hauen fabrikatzaileak: autobus txikiak, bizikletak, motorrak, ontziak, aireontzi arinak...

Online

Hartu lekua!