Agenda

Mugikortasuna, material eta prozesu zirkularrak eta trantsizio energetikoa

ciudad inteligente

Eguna

2023ko azaroaren 22a

Lekua

TECNALIA, Bizkaiko Teknologia Parkea, 204 eraikina. 48170, Zamudio.

Ordua

9:30 am - 6:00 pm

Prezioa

Doan

TECNALIAk eta ANSYSek jardunaldi bat antolatu dute gai honi buruz: modelizazio- eta simulazio-soluzioak erabiltzea, mugikortasunean, material eta prozesu zirkularretan eta trantsizio energetikoan berrikuntzak egiteko

Ekitaldiaren edukia teknikoa da nagusiki, ANSYSen egungo edo etorkizuneko erabiltzaileei zuzendua, eta modelizazio eta simulaziorako zenbait teknologiatako ANSYSeko eta TECNALIAko adituek parte hartuko dute.

Aurtengo jardunaldian —2022an, beste bat egin genuen, energia ardatz zuena—, bereziki arlo hau jorratu nahi dugu: “Modelizazioaren arloko aurrerapenak, industriak mugikortasunean, material eta prozesu zirkularretan eta trantsizio energetikoan dituen erronken aurrean”. Agenda bi zati bereizitan antolatu da:

Saioak honela antolatuko dira:

  • Goizeko osoko bilkura: aukera izango dugu ezagutzeko zer esperientzia dauden ANSYSen erabilerari dagokionez energia berriztagarrietan eta materialetan eta prozesu zirkularretan.
  • Saio tematiko paraleloak: monografikoak izango dira, Discovery, Modelling eta Granta Selector teknologien hidrogenorako funtzionalitate eta aplikazioak ezagutzera bideratuak:
    • Discovery modelling, SpaceClaim eta workbench-a, simulazio-eredu efiziente eta interoperagarriak garatzeko.
    • Granta Selector, material eta prozesu zirkularretarako.
    • Hidrogenoa

Agenda zehatza eta inskripzioak

TECNALIA, Bizkaiko Teknologia Parkea, 204 eraikina. 48170, Zamudio.

Hartu lekua!