Agenda

Nanozuntzezko iragazkiak: joera berria

Eguna

2020ko ekainaren 12a

Lekua

WEBINARRA

Ordua

-

Prezioa

Doan

Electrospinning teknologiak aukera ematen du morfologia eta ordenamendu desberdineko nanozuntzak erraz eta merke fabrikatzeko, askotariko materialekin (material polimerikoekin, zeramikoekin, etab.). Nanozuntz horiek ezaugarri hauek dituzte: azalera/bolumen proportzio handia, porositate handia, poro-tamaina erregulagarria eta funtzionalitateak hartzeko gaitasuna. Horregatik, material horiek hautagai ezin hobeak dira erabilera askotarako, hala nola biomedikuntzaren sektorean farmakoak askatzeko, garraioko material konposatuak indartzeko, sentsoreak egiteko, eta abar.

Erabilera horien guztien artean, bat esponentzialki hazten ari da azken urteetan: iragazketa. Erronka berriak sortzen ari dira, hala nola bermatzea  birusen tamainako partikula txikiak kentzen direla airetik eta kutsagarri sortuberriak uretatik —esaterako, pestizida eta botika berriak—. Nanozuntzak material bikaina dira horretarako: zuntzen diametroa eskala nanometrikokoa denez, eraginkortasun handia dute, eta, oso porotsuak direnez, erresistentzia txikia jartzen diote fluidoen emariari.

EDUKIA 

  • Gai hauek sakonduko ditugu: 
  1.  Electrospinning teknologia.
  2. Funtsezko parametroak eta haien eragina.
  3. Material elektroharitu interesgarrienak.
  4. Erabilera-sektoreak. 
  • Iragazketan oinarritutako erabilera-kasu batzuk erakutsiko ditugu. 

NORK EMATEN DUEN 

  • Ana Pérez Márquez – Funtzio anitzeko materialen taldeko ikertzailea. 

NORENTZAT DEN

  • Bai negozioaren ikuspegitik, bai teknologiaren ikuspegitik nanozuntzen joera berrien garapenean eta erabileran interesa duten guztiak.

Laguntzaileak:

AEMAC -75 k

EQUIPLAST LOGO_NEGRO_ES

EXPOQUIMIA LOGO_NEGRO_EN

MATERPLAT

logo descarregable_en

hegan

ura 02

Logo Aclima