BIMen erabiltzaileen 13. topaketa - IMpossible is BIMpossible
Maiatzaren 23tik 25era, EUBIM 2024 egingo da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, IMpossible is BIMpossible leloarekin. Topaketa honen helburua da BIM metodologiaren ezarpenak Espainian duen egoera hobeto ezagutzea.
Eraikuntzako proiektuak kudeatzeko laneko metodologia gisa BIM inplementatzen hasi diren profesionalen eta enpresen benetako esperientziak erakutsi nahi dira, eta lortu nahi da, halaber, BIM ezartzen hasteko eskaeren eta trebakuntza-beharren arteko lotura izatea.
Edizio honetan, gai-ildo hauek landuko dira, besteak beste:
- BIMeko prestakuntza eta ikerketa
- BIMekin diseinatzea eta eraikitzea
- BIMekin izandako benetako esperientziak
BIMekin izandako benetako esperientziak - martxoak 24
“BIMekin izandako benetako esperientziak” alorraren barruan, BIMen inplementazioaren kasu errealak eta arrakasta-kasuak azalduko dira.
Mikel Quintanak, TECNALIAko Azpiegitura eta eta eraikin seguru eta konektatuak plataformako arkitektoak, hitzaldi hau aurkeztuko du: AUTOBIM, puntu-hodeietan objektuak antzematea automatizatzea, haren bidez BIM modelatze erdiautomatiko bat lortzeko.