Har ezazu parte webinar honetan: BIO4ALIM - Nekazaritzako elikagai-katea eraldatuz
Proiektu hau aurkeztuko dugu: BIO4ALIM "Bioproduktuak lortzeko plataforma, sektorearen mehatxuei eta erronka berriei erantzuteko prestatutako nekazaritzako elikagaien kate jasangarri bat sortzeari begira".
BIO4ALIMi buruz
Zientzia eta Berrikuntzako Misioak Programaren esparruan onartua dago, eta 4,96 milioi euroko aurrekontua du.
Sektorean lider diren zortzi erakunde hauek osatutako partzuergo batek darama proiektua: Fi Group, Jorge Pork Meat, Biomar Microbial Technologies, Domca, Gabinete de Iniciativas Europeas, Granja Campomayor, Grupo La Caña, The WhiteTeam eta Vascolac; baita, haiekin batera, TECNALIA ere, proiektuko bazkide teknologikoa.
2022ko irailean hasi zenetik, BIO4ALIMek nekazaritzako elikagaien katea eraldatzen dihardu, sektorearen gaurko zein etorkizuneko erronkei ekinez.
Ez galdu aukera ikusteko nola ari den BIO4ALIM lideratzen nekazaritzako elikagaien kate jasangarriago eta sendoago baterako bidea.