Eraikingintzaren Kode Teknikoak ezartzen du zarataren aurkako gutxieneko zer babes izan behar duten EAEn eta Espainian 2009az geroztik eraikitako etxebizitzek.
Arauak ezartzen duen gutxienekotik harago bereizi nahi denean eraikin edo etxebizitza baten egoera akustikoa, ordea, beste balorazio-sistema argi eta adostu batzuetara jo beharra dago. Sailkapen akustikoaren eskemek betetzen dute funtzio hori, kalitate akustikoaren mailak ezartzen baitituzte.
Europako herrialde gehienetan badaude etxebizitzen sailkapen akustikoa egiteko eskemak, herrialdean-herrialdean erabiltzen diren preskriptoreei lotuta. Azken urteetan, sailkapen akustikoko eskema espezifiko bat garatzeko lan egin da estatu mailan.
- Lan horren emaitza 2021eko irailean argitaratu da: UNE 74201 araua. Akustika. Eraikinen sailkapen akustikoko eskema.
Edukia
Saio honetan, eraikinen sailkapen akustikoko eskemen hastapenak eta haien erabilera azalduko dira, UNE 74201 araua ardatz hartuta, eta, zehazki, hau ikusiko da:
- Zer ezaugarri akustiko, irizpide eta maila hartzen dituen kontuan sailkapen akustikoko eskemak
- Zer prozesu ezartzen den eraikin bat sailkatzeko
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta TECNALIAk lankidetza-hitzarmen bat dute, EAEko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kalitate akustikoa ikertu eta sustatzeko, eta alor horretan berrikuntza egiteko, eta lankidetza-hitzarmen horren barruan egingo da saio hau.
Nori zuzendua
- Sustatzaileak, eraikitzaileak eta administrazioak
- Elkargo profesionalak eta unibertsitateak.
- Arkitektoak eta proiektugileak
Nork emana
- Maria José de Rozas, Eusko Jaurlaritzako Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Laborategiaren arduraduna, zeina TECNALIArekin batera kudeatzen baita