Aleazio metalikoen mikroegitura-propietateak aztertzeko erabiltzen da karakterizazio metalografikoa. Horretarako, funtsezkoa da prestaketa metalografiko on batetik abiatzea eta metalaren egitura alda dezaketen artefaktuak saihestea, edozein motatakoak direla ere, eta, hala, interpretazio okerrak ere saihestea.
EDUKIA
- Prestaketa on baterako zer urrats egin behar diren definituko da, eta edozein motatako artefaktuak detektatzeko eta saihesteko gako batzuk azalduko dira.
- Azalduko da prestaketa nola egin daiteken erreplikazio metalografikoaren bidez suntsitu ezin diren laginetan.
- Behin prestaketa zehaztu ondoren, azalduko da materialaren egitura aztertzeko zer garrantzitsua den eraso-mota bat edo beste bat hautatzea, materialaren eta helburuaren arabera (mikroegitura, alearen tamaina, zuntz-mota eta abar)
- Prestaketa metalografikoa material metalikoarentzat prestatua dago (altzairuak, herdoilgaitzak, galdatuak, aluminioa eta abar), baina webinar honetan azalduko da metodo hori erabil daitekeela beste material batzuekin ere, hala nola plastikoarekin, konpositearekin, material zeramikoekin eta abar.
NORENTZAT DEN
- Materialen laborategietako teknikariak.
- Materialen laborategietako arduradunak.
- Kalitateko teknikariak.
NORK EMATEN DUEN
- Unai Etxebeste - Lab_services-eko Metalografiako Laborategiko teknikaria.