Agenda

Nola ezagutu eta kontrolatu higiezin-arriskua inbertsioan eta finantzaketan

TECNALIA-VELTIS

Eguna

2024ko apirilaren 9a

Lekua

Madril (Auditorio Castellana, Paseo de la Castellana 81)

Ordua

9:00 am - 12:00 am

Prezioa

Doan

Veltis Ratingek eta TECNALIAk antolatu dute higiezinen sektoreari eta haren arriskuei buruzko solasaldia, adimen artifiziala eta smart data ardatz hartuta

Datorren asteartean, apirilak 9, "Nola ezagutu eta kontrolatu higiezin-arriskua inbertsioan eta finantzaketan" solasaldia egingo da Madrilen, arreta berezia jarrita adimen artifizialean eta smart datan, arrisku-aringarri gisa. Veltis Rating-ek, TECNALIAren partaidetzapeko enpresetako batek, antolatu du ekitaldia, TECNALIArekin, Lar taldearekin eta Tecnitasa taldearekin batera.

Solasaldi honetan hainbat gai landuko dira: nola murriztu arriskua higiezin-aktiboak erostean eta kudeatzean adimen artifizialeko laguntzaile baten laguntzarekin, ziurgabetasuneko uneetako higiezin-inbertsioa, arriskuak aktiboen balioan duen eragina eta banku-erakundearentzat aktiboaren arriskua kontrolatzeko tresnak erabiltzeak duen garrantzia.

Hiru mahai-inguruk osatzen dute ekitaldia:

  • 1. mahai-ingurua: analisien erronkak eta higiezin-eragiketetako arriskuak. Moderatzailea: doValue. Parte-hartzaileak: Grupo Lar, APCE España eta Tecnitasa taldea.
  • 2. mahai-ingurua: smart data eta adimen artifiziala higiezinen sektoreko arriskuak aztertzeko. Moderatzailea: MAD FinTech. Parte-hartzaileak: Veltis Rating eta Ceprede.
  • 3. mahai-ingurua: klima-arriskuak eta horien eragina bankuetan Moderatzailea: TECNALIA. Parte-hartzaileak: Kutxabank, AEB (Espainiako Banka Elkartea) eta Ceca.
  • Azkenik, tarte bat egongo da hizlarien eta antolatzaileen arteko harremanak indartzeko eta networkingerako.

TECNALIAko eta Veltis Rating-eko parte-hartzaileak

  • Efrén Feliuk, TECNALIAko Klima Aldaketara Egokitzearen arduradunak, "Klima-arriskuak eta horien eragina bankuetan" mahai-ingurua moderatu du, eta Espainiako Banka Elkarteko, Kutxabankeko eta Cecako hizlariek parte hartuko dute.
  • Halaber, Ricardo Antuñak, Veltis Rating-eko CEOak, “smart data eta adimen artifiziala higiezinen sektoreko arriskuak aztertzeko” mahai-inguruan hartuko du parte, Ceprederekin batera.

Madril (Auditorio Castellana, Paseo de la Castellana 81)

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:00 am - 9:30 am

Parte-hartzaileei harrera egitea

9:30 am - 10:15 am

Mahai-ingurua: "Analisien erronkak eta higiezin-eragiketetako arriskuak"

Marcos Beltrán González, Juan Manuel Morante González, Beatriz Toribio eta José Antonio Muro Calero. Moderatzailea: Marcos Beltrán González, doValue-ko Higiezinen zuzendari nagusia. Juan Manuel Morante González, Residencial Iberia Grupo Lar-eko finantza-zuzendaria; Beatriz Toribio, APCEspaña-ko idazkari nagusia; eta José Antonio Muro Calero, Tecnitasa taldeko zuzendari nagusia.

10:20 am - 11:05 am

Mahai-ingurua: "Smart data eta adimen artifiziala higiezinen sektoreko arriskuak aztertzeko"

Juanjo Santacana, Ricardo Antuña García eta Juan José Méndez Alonso. Moderatzailea: Juanjo Santacana, MadFinTech-eko bozeramailea (Madrid Capital Fintech klusterra). Ricardo Antuña García, VELTIS RATINGeko CEOa; eta Juan José Méndez Alonso, CEPREDE Centro de Predicción Económica-ko azterlan- eta proiektu-zuzendaria.

11:10 am - 11:55 am

Mahai-ingurua: "Klima-arriskuak eta horien eragina bankuetan"

Efrén Feliu Torres, Juan Carlos Delrieu, Paz Navarro García eta Mónica Prado. Moderatzailea: Efrén Feliu Torres, TECNALIAko Klima Aldaketara Egokitzearen arduraduna. Juan Carlos Delrieu, Espainiako Bankuen Elkarteko Estrategia eta Jasangarritasuneko zuzendaria; Paz Navarro García, CECAko Erregulazioaren, Bankuen arteko Zerbitzuen eta Lankidetza Proiektuen arduraduna; eta Mónica Prado, Kutxabankeko Arrisku eta Jasangarritasun Politiken arduraduna.

12:00 am - 12:30 am

Kafea eta networkinga.