Agenda

Nola hartu erabakiak trantsizio energetikoari aurre egiteko

Descarbonización y transición energética

Eguna

2023ko maiatzaren 26a

Lekua

Online

Ordua

10:00 am - 11:30 am

Prezioa

Doan

Energia- eta klima-trantsizioari aurre egiteko erabakiak hartzea: energiaren eta ekonomiaren eredu integratuak sektore publikoa eta industriala deskarbonizatzeko

Klima-aldaketaren aurkako borrokaren egungo testuinguruan, EBk ekonomia deskarbonizatzearen arloan 2050erako hartutako konpromisoa da trantsizio energetikoko prozesuaren oinarria. Trantsizio horrek energia-sistemaren egiturazko aldaketa bat ekarriko du, eta horrek eragin handia izango du eredu ekonomikoan eta sozialean.

e3s modelizazio-sistema integratua

BIDERATU proiektuaren esparruan, e3s (energy, economic, environmental, social) modelizazio-sistema integratu bat garatu da, administrazio publikoek eta industria-sektoreak trantsizio energetikoari loturiko erabaki estrategikoak hartu ahal izan ditzaten, ekonomia zirkularra, karbono-emisio apalekoa eta jasangarria lortzeko bidean aurrera egiteko.

Ebaluatzeko tresnen beharra

Estatu kide bakoitzak, eta haien parte diren eskualdeek, 2050erako ekonomia klimatikoki neutroa lortzea ahalbidetuko dien ikuspegia eta ibilbide-orria zehazteko prozesu bat egin beharko dute. Hala, administrazio publikoek deskarbonizazioari buruzko erabaki ugari hartu beharko dituzte, eta erabaki horiek ondorioak izango dituzte energiaren testuingurutik kanpo ere.

  • Gero eta beharrezkoagoa da energia-sistema eraldatzeko bideak arakatzea. Bide horiek sozialki bidezkoa izango den trantsizio bat bermatu behar dute, modu jasangarrian gauzatua, eta industria-sarea modernizatzen lagundu. Halaber, beharrezkoa da aztergai den eremu geografikoaren berezitasunak kontuan hartzea (egitura ekonomikoa, eraikuntza-parkea, mugikortasuna, klima, baliabide naturalak, etab.).
  • Eskualde eta herri mailan, ikusten da ez dagoela tresna zehatzik estrategia eta politika potentzialen hedapenaren ondorioen ebaluazioa gidatzeko.
  • Badira tresna komertzial batzuk plangintza energetikorako, baina, deskarbonizaziorako ibilbide-orri baten definizio efiziente eta integral bat lortzeko, ebaluazio holistikoa behar da, ebidentzia zientifikoan oinarritua eta hainbat analisi konbinatzen dituena. Halaber, kontuan hartu behar dira ingurumenean, gizartean eta ekonomian sortuko diren zuzeneko zein zeharkako eta eragindako inpaktuak.

Programa

Energiaren sektoreko erakundeei, industria-sektoreari eta administrazio publikoei zuzendutako webinar honetan, gai hauek landuko dira:

  • Sarrera: testuingurua eta premia
  • Energia- eta ekonomia-eredu integratuak, deskarbonizazioaren testuinguruan erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko
  • BIDERATU modelizazio-sistema integratua

Hizlariak

Webinarra

Hartu lekua!