Elkarri lotuak dauden erregistro zifratuen eta beren azpiegituren segurtasuna babesteko teknologiak sektore guztietan erabiltzen dira, eta, bereziki, diru-kopuru izugarriak esku batetik bestera aldatzen diren sektoreetan, hala nola kulturaren eta sormenaren industrian.
- NFT (Non Fungible Token): bloke-kateen teknologian oinarritutako aktibo digitalak; teknologia horren bidez, aktiboen esklusibotasuna eta autoretza bermatzen dira.
- Gero eta gehiago erabiltzen ari dira bloke-kateak artearen munduan, nahiz esparru horretatik askoz ere harago doan erabilera hori.
Hizlaria
- Iván Gutiérrez Agüero TECNALIAko Zibersegurtasunaren arduraduna eta Blockchain Labeko burua da. Teknologia horri esker sortzaileek hainbat gauza nola egin ditzaketen azalduko du: jabetza intelektualeko eskubideak, diru-sarrerak eta kontratu adimendunak kudeatu; datu-arazoak ebatzi; sormen-edukiaren erabilera baimendu eta, aldi berean, jabetza intelektuala babestu.
Informazio gehiago
- Jardunaldi hau Bilbao Bizkaia Design Week #BBDW21 programaren parte da