Agenda

NOTIONESeko 3. Konferentzia: Berrikuntza pribatutasunean eta adimen artifizialean

3ª Conferencia NOTIONES: Innovación en Privacidad e IA

Eguna

2024ko maiatzaren 21a

Lekua

Fira de Barcelona, Gran Vía

Ordua

9:30 am - 6:00 pm

Prezioa

Doan

Pribatutasunaren eta adimen artifizialaren erronkak inteligentzia-komunitatean

NOTIONES proiektua ekimen aitzindari bat da, Europako Batzordeak finantzatua, eta haren helburua da teknologia berritzaileek inteligentziaren esparruan eskaintzen dituzten aukerei eta pizten dituzten erronkei heltzea. NOTIONES hitza latinetik dator, eta "informatuta egotea" esan nahi du. Kasu honetan, ikertzaileen, industrien eta inteligentzia-komunitatearen arteko lankidetza-sarea sinbolizatzen du, zeinaren helburua baita etorkizun teknologikoari eta haren inplikazioei buruzko elkarrizketa eraikitzailea sustatzea.

Erronkak eta aukerak

Teknologia aurreratuek adimen-prozesua nabarmen hobetuko dutela aurreikusten da, baina arriskuak ere planteatzen dituzte, erakunde etsaiek gaizki erabiltzen badituzte. Funtsezkoa da teknologia horien ondorioak azkar identifikatzea eta ebaluatzea, eta ez soilik inteligentzia-komunitatearentzat; funtsezkoa da, halaber, talde terrorista edo kriminalek teknologia horiek behar ez bezala erabiltzea prebenitzeko.

Mugak eta soluzioak

Inteligentziaren esparruko profesionalek denbora-mugak izaten dituzte askotan, eta, horiek direla eta, ezin izaten dira eguneratuta egon aurrerapen teknologikoekin. Horrek atzeratu egin dezake teknologia berrien egokitzapena eta kontraneurriak garapena. NOTIONESek arazo horri heltzen dio: profesionalak adituekin eta soluzio-hornitzaileekin lotzen ditu, eta, horrela, ezagutzak trukatzea eta etengabe eguneratzea errazten du.

Ekimenak eta lankidetza

NOTIONESek web-mintegiak, lantaldeak, lantegiak eta konferentziak antolatzen ditu, lankidetza-sarea eratzeko eta mantentzeko. Proiektuak gutxienez bi lantalde ditu aktibo urtean, eta aurrez hautatutako gaiei buruzko etengabeko eztabaida bermatzen du. Eztabaida horietan askotariko alderdi interesdunek parte-hartzen dute, eta horiek ikuspegi berdingabeak ematen dituzte.
Gaur egun, bi lantalde daude aktibo:

  • Inteligentzia-zikloaren prozesamendua hobetzea pribatutasunaren bidez: lantalde honek aztertzen du nola erabil daitekeen pribatutasuna inteligentzia-prozesamendua hobetzeko eta, aldi berean, datu pertsonalen babesa bermatzeko.
  • Adimen artifiziala eta ikaste automatikoa Inteligentzian: aztertzen du zer eragin duten adimen artifizialak eta ikaste automatikoak inteligentziaren esparruko eragiketetan, eta nabarmentzen ditu bai haren onurak, bai hari lotutako erronka etikoak eta pribatutasunekoak.

Proiektuak NOTIONESeko 3. Konferentziarekin emango die amaiera aurtengo ahaleginei. Maiatzaren 21ean egingo da konferentzia, goiburu honekin: “Etorkizuna segurtatzen: datuen pribatutasuna, adimen artifiziala eta inteligentziaren bilakaera”. Ekitaldia plataforma izango da datuen pribatutasunaren eta adimen artifizialaren arteko elkarguneaz eztabaidatzeko eta aztertzeko nola bizi daitezkeen elkarrekin inteligentzia-ingurune seguru eta etiko batean.

Datuen pribatutasuna eta adimen artifiziala

Datuen pribatutasuna eta adimen artifiziala garrantzi handiko gaiak dira aro digitalean. Pribatutasunaren eta segurtasunaren arteko oreka funtsezkoa da adimenaren eta segurtasunaren sektorean datuak trukatzeko. Digitalizazioak eta informazioaren teknologiak aplikatzeak datu pertsonalak babesteko beharra areagotu dute, eta estandar zorrotzak ezarri dira horiek erregulatzeko (hala nola GDPR). Adimen artifiziala, berriz, gure eguneroko bizitzan sartu da, eta, eraldatzeko ahalmena eskaintzen badu ere, erronka esanguratsuak planteatzen ditu datuen pribatutasunari dagokionez.

Ez galdu NOTIONESeko 3. Konferentzia. Bertan, inteligentziaren eta segurtasunaren esparruko pribatutasunari buruzko gogoetak sakonduko dira, eta adimen artifizialaren eta informazio sentikorra babestearen arteko elkargunea aztertuko da.

Konferentziari buruzko informazio gehiago

Fira Barcelona- Gran Vía

Hartu lekua!