TECNALIA Ventures-eko Entrepeneurs´ Clubean onlineko hitzaldi bat izango dugu Íñigo Vilallonga ClarkeModet-eko Iparraldeko zuzendariarekin eta Álvaro Ramos ClarkeModet-eko Erdialdeko zuzendari eta Teknologia Berrietan adituarekin.
TECNALIA Ventures-eko Jabetza Industrialeko arduradunak, Aitziber Aramburuk, dinamizatuko du saioa. Hizlariek gai hauei buruzko gomendioak emango dituzte, kasu praktikoak azalduz:
- Oinarri teknologikoko negozio-ideia bat babesteko estrategia.
- Nola kalkulatu oinarri teknologikoko ideia baten balioa.
- Jabetza industrialari eta intelektualari buruzko oinarrizko ezagutzak.
- Ukiezinak enpresa-sekretuaren bidez babestea, eta zer desberdintasun dituen sekretu horrek jabetza industrial eta intelektualaren eskubideen aldean.
- Alderdi juridiko eta teknikoak.