Agenda

Ontzien Berrikuntzarako I. Topaketa

Encuentro-Innovación-Envases-Tecnalia

Eguna

2023ko abenduaren 13a

Lekua

Ilgner eraikina (Barakaldo)

Ordua

9:00 am - 2:30 pm

Prezioa

Doan

Abenduaren 13an, Euskadiko Elikagaien Ontzi eta Bilgarrien Berrikuntzarako I. Topaketan parte hartuko du TECNALIAk

Ekitaldia Ontzik antolatua da, eta ontzi eta bilgarri seguru, jasangarri eta lehiakorren kudeaketaren azken berritasun eta soluzioak elikagaien enpresetara hurbiltzea erraztuko du.

Saioan, erakusketa-gune bat egongo da (TECNALIAk parte hartuko du horretan) eta hitzaldiak eta eztabaidak egingo dira eragin handiko zenbait alderdiri buruz: hala nola egitear diren arau-aldaketak, birziklatze-sistemen eta hondakin-kudeaketaren etorkizuna eta merkatuan aplikatu diren materialen azken berrikuntzak.

Kontsultatu topaketari, izen-emateei eta egitarau osoari buruzko informazio guztia Ontziren webgunean.

Ontzien Berrikuntzarako I. Topaketa

Ontzi, Basque Food Packaging Innovation Hub, Euskal Autonomia Erkidegoko elikagaien ontzi eta enbalajeen berrikuntzaren epizentroa izateko sortu da.

  • Helburuetako bat du indar bultzatzaile bat izatea, zeinak sektoreko eragile nagusiak batuko baititu erronkei aurre egiteko, soluzioak aurkitzeko eta Euskadin elikagaiak eta edariak ontziratzeko modua eraldatuko duten proiektu estrategikoak bultzatzeko.
  • Ekimenak Basque Food Cluster eta Elika Fundazioa ditu buru, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu du ZTBP 2030 planaren Berrikuntza Funtsaren bidez. I+G+B bultzatzeko sortu da, EAEko elikadura-kateko enpresei eta, noski, ingurumenari mesede egingo dieten elikagai-ontzi eta -enbalaje seguru, jasangarri eta lehiakorrak diseina daitezen.

Ilgner eraikina (Barakaldo). Bizkaiko Labe Garaiak hiribidea, 33

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:00 am - 10:00 am

Akreditazioak jasotzea eta erakusketa-atala irekitzea

10:00 am - 10:05 am

Ongietorria

10:05 am - 10:35 am

Inspirazio-hitzaldia: «Elikadura-sektorerako ontzi eta ontzi-hondakinei buruzko Europako Erregelamenduak planteatzen dituen erronkak»

Aitana de la Varga Pastor, Zuzenbideko irakasle agregatua

10:35 am - 11:20 am

Mahai-ingurua: «Legeria eta ontzi eta enbalaje jasangarriak»

Embutidos Martínez, Grupo Entrepinares, ASEDAS eta Mahou San Miguel.

11:20 am - 11:50 am

Harreman-sareak lantzea

11:50 am - 12:05 am

Inspirazio-hitzaldia: «Ontzi- eta enbalaje-soluzioetarako material berrien joerak»

ITENE

12:05 am - 12:50 am

Mahai-ingurua: «Ontzietarako material jasangarriagoak»

Tetrapak, Emsur eta Futurama, besteak beste.

12:50 am - 1:05 pm

Inspirazio-hitzaldia: «Birziklagarritasunaren etorkizuna hondakinen kudeaketaren ikuspuntutik»

ECOEMBES

1:05 pm - 1:50 pm

Mahai-ingurua: «Enbalajearen zirkulartasunaren gakoak: Ontzien bizi-amaierako kudeaketa eta birziklatze-sistema berriak»

ECOEMBES eta IHOBE, besteak beste

1:50 pm - 2:30 pm

Amaiera-ekitaldia eta erakusketa-atala ixtea