Agenda

OREgaua: zientzia kalera hurbiltzen dugu itsasoko energia berriztagarrien bidez

OREgaua_acercamos_ciencia_calle

Eguna

2024ko irailaren 27a

Lekua

Nautika Itsasgunea | Maria Diaz de Haro 68, Portugalete, Bizkaia

Ordua

5:00 pm - 10:00 pm

Prezioa

Doan

OREgaua ospatuko dugu, zientzia kalera hurbiltzeko itsasoko energia berriztagarrien bidez

Irailero bezala, Europako hiriek bat egiten dute Ikertzaileen Gaua ospatzeko; zientzia kalera eramateko hitzordua da. Edizio honetan, OREgaua ospatuko dugu, zientzia gizartera hurbiltzeko itsasoko energia berriztagarrien bidez.

Esperimentuak, bakarrizketak, jokoak, itsasontziak bisitatzea eta gehiago

60 ikertzaile baino gehiago lehorreratuko dira Portugaleten, adin guztietarako esperimentu, joko eta sorpresekin gau berezia ospatzeko.

Parte-hartzaileek aktiboki hartu ahal izango dute parte tailerretan eta askotariko jardueretan, hala nola:

  • Musika eta erakusketak
  • Txikien gunea: eskulanak, jolasak eta aurpegi-margotzaileak
  • Bakarrizketak, hitzaldiak eta ipuin-kontalariak entzunaretoan
  • Tailerrak, esperimentuak
  • Agurtza eta Saltillo ontziei bisita
  • Urpekaritzako bataioa eta itsasoko biziraupena (aurretik erreserbatuta)
  • Itsaspeko roboten erakusketa
  • Talentua eta enplegua

OREgauaren egitarau osoa

  • Laster, eskuragarri egongo da doako jardueren egitarau osoa.

ORE4citizens ekimenari buruz

Ekitaldia ORE4citizens ekimenaren barruan dago: TECNALIA, UPV/EHU, Euskampus Fundazioa eta BCAM Basque Center for Applied Mathematics buru dituen aliantza bat da, eta helburu du zientzia herritarrengana hurbiltzea, klima-aldaketak euskal kostaldean dituen ondorioak ezagutaraztea eta berotze globalaren aurkako borrokan itsasoko energia berriztagarriek duten funtsezko rola erakustea.

Ekimen horren bidez, gainera, nabarmendu nahi dute euskal industria lider dela sektore horretan mundu zabalean, eta aukera bikaina eskaintzen duela gizartearentzat eta planetarentzat.