Agenda

Osasun-berrikuntzako matchmakinga: medikuntza pertsonalizatua

Medicina_Personalizada_Tecnalia

Eguna

2023ko azaroaren 29a - 2023ko azaroaren 30a

Lekua

Institut de Microcirugía Ocular, IMO (Carrer de Josep María Lladó, 3, 08035 Bartzelona)

Ordua

3:30 pm - 6:30 pm

Prezioa

Doan

Medikuntza pertsonalizatuko eta zientzia omikoetako matchmakinga

COVID-19aren osteko aroan lankidetza-beharrari eta ezagutzak partekatzearen garrantziari erantzunez, ekitaldi honen bidez osasun-teknologiako berrikuntza industrialeko polo bati hasiera ematen zaio.

Nazioartekotzea bultzatzea

Testuinguru horretan, lankidetza publiko-pribatua funtsezko elementua da proposatzen den estrategian arrakasta lortzeko. Helburu nagusia da Katalunian balio erantsi handiko industria-sare berri bat sortzea, talentua eta inbertsioa erakartzeaz gain eskualdean garatutako produktu eta zerbitzu berriak nazioartera zabaltzeko gaitasuna izango duena.

Nazioartekotzea aukera gisa ikusten da nazioarteko erreferentziazko poloekin sinergiak eta lankidetzak sortzeko. Izan ere, berrikuntzak, inbertsioak eta industria-garapenak erakutsi dute hazkunde ekonomikoaren bultzatzaile direla, eta industria-gaitasun eta ezagutza bereziak sortzea ere sustatzen dutela.

Datuetan oinarritutako berrikuntza

Borja Bonail gure lankidea, Tecnaliako Project Managerra eta Osasungintza digitalean aditua, mahai-inguru honetan izango da azaroaren 29an, 17: 45ean: "Datuetan oinarritutako berrikuntza: prest al gaude?”. Saioaren moderatzailea Sergio Muñoz Fenineko Berrikuntza zuzendari eta Osasun Teknologiako Berrikuntzaren Espainiako Plataformako koordinatzailea izango da.

Mahai-inguruan honako beste aditu hauek ere arituko dira:

  • Rosa Vivancos, AQuASeko berrikuntza-zuzendaria.
  • Roberto Saiz, Asturiasko Printzerriko Osasun Zerbitzuko Azpiegituren eta Zerbitzu Teknikoen Zuzendariordetzako koordinatzailea.
  • Miguel Ángel Armengol, Big Data arloko koordinatzailea Progreso y Salud Fundazioan.

Mahai-inguru horretan aztertuko da zein den gaur egungo prestakuntza datuetan oinarritutako berrikuntzarako, osasungintzaren eta teknologia sanitarioaren arloan, eta ikuspegi aberasgarria emango da eremu horren erronkei eta aukerei buruz.

Ekitaldiaren helburua ez da soilik berrikuntza sustatzea, baizik eta baita medikuntza pertsonalizatuan eta zientzia omikoetan lankidetzako eta aurrerapeneko etorkizun bat eraikitzea ere.

Jardunaldi bakoitzak bere izen-ematea du, baina bietara joan daiteke.

Institut de Microcirugía Ocular, IMO

Hartu lekua!