Agenda

Osasun-datuen espazio berriaren aukerak

Oportunidades-nuevo-espacio-datos-salud-Tecnalia

Eguna

2024ko apirilaren 25a

Lekua

TECNALIA. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. Laida bidea, 204 eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia).

Ordua

9:30 am - 3:00 pm

Prezioa

Doan

Osasun-datuen espazio berriaren aukerak: osasungintzako ekosistemaren topagunea

Apirilaren 25ean, “Osasun-datuen Europako gune berria osasungintzako ekintzailetza-ekosistemarako aukera gisa” jardunaldia egingo da, TECNALIAk EIT Health Spain eta Basque Health klusterrarekin batera antolatuta.

Euskadiko eta Espainiako osasungintzako ekosistema osatzen duten eragileentzat erreferentziako topagune izateko asmoz sortu da ekitaldia. Europako datu-espazio berriak sektoreari ekarriko dizkion paradigma eta aukerei buruz ikuspegi bat baino gehiagotatik eztabaidatzean datza haren balioa.

Inbestitzaile, enpresa eta ekintzaileen arteko lotura

Askotariko interesdunen artean zubiak eratzeko ahalmena du jardunaldi honek: inbestitzaileak, enpresa eragileak, osasungintzako zerbitzuak, ekintzaileak (startupak eta bai ETEak) eta beste eragile gako batzuk (zentro teknologikoak, akademia eta erreferentziako elkarteak, hala nola EIT Health eta Basque Health klusterra).

Parte hartuko dute, besteak beste, Idoia Muñoz Basque Health klusterraren zuzendariak, Izabel Alfany EIT Health Spainen zuzendariak eta Borja Bonail TECNALIAko ikertzaile eta IA, robotika eta Osasun Digitaleko adituak.

TECNALIA. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. Laida bidea, 204 eraikina. 48170 Zamudio (Bizkaia).

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:30 am - 10:00 am

Harrera

10:00 am - 10:15 am

Hasiera, antolatzaileen eskutik

10:15 am - 10:45 am

Europako datu-espazioaren araudi berria

10:45 am - 11:15 am

Infoday EIT Health

11:15 am - 11:30 am

Etenaldia, kafea

11:30 am - 12:15 pm

“Inbestitzaileak eta enpresariak” mahai-ingurua

12:15 pm - 1:00 pm

“Eskualde batzuetako laguntza pribatuak eta publikoak” mahai-ingurua

1:00 pm - 1:30 pm

Hitzaldia: 8 startup

1:30 pm - 3:00 pm

Koktela: networkinga eta B2Ba