“Gorlizko Ospitaleak berritzen du eta aurrera doa” izena du ospitale horrek martxoaren 15erako antolatu duen berrikuntza-jardunaldiak. TECNALIAk parte hartuko du jardunaldi horretan.
Zer adierazten du berrikuntzaren termometroak Euskadin eta EAEko osasun-sisteman? Berrikuntzaren kultura eta prozesua oso presente daude EAEko ospitale-sarean eta, zehazki, Gorlizko Ospitalean.
- Jardunaldi honetan, ospitaleko arduradun medikoek osasunaren zenbait esparrutan (medikuntza fisikoa, errehabilitazioa, erizaintza eta fisioterapia) lantzen ari diren berrikuntza-proiektuak azalduko dituzte.
- Gainera, mahai-inguru bat izango da "berrikuntzako translazioari eta egin beharreko lankidetzari buruzko ikuspegia" gaiaren gainean. Horretan, TECNALIAko Osasunaren Arloko Garapeneko zuzendari Javier González Lodosok parte hartuko du.
“Gorlizko Ospitaleak berritzen du eta aurrera doa” jardunaldiko parte-hartzaileak
- Leire Bilbao, INNOBASQUEko zuzendari nagusia
- Eunate Arana, BIOBIZKAIAko Proiektuen eta Nazioartekotzearen koordinatzailea
- Lorea Mendoza, BIOEFeko koordinatzaile zientifikoa
- eta Carmen Rodríguez, Gorlizko Ospitaleko kudeatzailea.
"Berrikuntza-jardunaldia"-ri buruzko informazio gehiago
- Berrikuntza-jardunaldiaren programa osoa
- Osakidetzako langileek online eman behar dute izena, Jakinsarearen bidez.
- Ohar garrantzitsua: kanpokoek mezu elektroniko bidez eman behar dute izena (docencia.hgorliz@osakidetza.eus). Mezuan, izen-abizenak, NANa, lanbide-kategoria eta zer zentrotatik datozen jarri behar dute.
- Gorlizko Ospitalean kontsultatu dezakezu informazio gehiago.