Espainiako lehen Open Innotavion Digital Health biltzarra
Berrikuntza irekiaren bidez osasunaren sektorea eraldatzea da protagonista Espainiako lehen Open Innovation Digital Health biltzarrean, zeina SILOk eta Digital4Healthek antolatu baitute.
Osasun-arloko berrikuntza irekiari buruzko mahai-inguruak
Osasun-sektoreko liderrek soluzio disruptiboei buruz eztabaidatuko dute, eta esperientziak partekatuko dituzte. Hala, berrikuntza bultzatuko dute, osasun-laguntza eta haren etorkizuna eraldatzeko.
-
"Berrikuntza irekiaren bidez ospitaleetako erronkak eraldatzen"
Gure lankide Sergio Muñozek, Osasun Digital eta Teknologia Berrien arloko zuzendariak, parte hartuko du Open Innovation mahai-inguru honetan. Pablo González, FUTURSeko zuzendari nagusia, izango da moderatzailea, eta Ribera Salud-eko eraldaketako zuzendari Manuel Bosch Arcosek eta KENKOko Alberto Ferrer Riquelmek ere hartuko dute parte.
Kontsultatu Espainiako lehen "Open Innovation Salud" biltzarraren egitaraua.
Osasunaren sektorerako soluzio disruptiboak dituen startup bat zara?
Aparteko ekitaldi honetan, adimen artifiziala eta berrikuntza irekia elkartuko dira osasun-laguntza eraldatzeko. Jardunaldian ikusiko da sektoreko liderrak nola ari diren iraultzen ospitaleak eta osasun-zerbitzuak, inoiz baino gehiago optimizatuz prozesuak eta hobetuz asistentziaren kalitatea.
Aurrez aurre eta streaming bidez. Zergatik parte hartu live stream zuzeneko ekitaldian?
- Konektatu osasun digitalaren arloko adituekin eta erreferenteekin
- Aurkeztu zure HealthTech soluzioak sektoreko erraldoiei
- Baliatu startupetarako networking-aukera esklusiboez
- Sustatu zure ikusgarritasuna, eta eraman zure berrikuntza hurrengo mailara
MAD e-Healthi buruz
- MAD e-Health da lehen eHealth klusterra aurrez aurreko ekitaldi bat % 100 live event streaming zabalduko duena. Osasuna/Biotech sektoreko startupen proiektu berritzaileenak eta sektorean erreferenteak diren multinazionalak egongo dira ekitaldian.
- Klusterrak (zeinaren partnera baita TECNALIA) xede du lankidetza publiko-pribatuko tresna bat izatea, administrazioen, enpresaburuen, inbertitzaileen, unibertsitateen eta ikerketa-zentroen ahalegin koordinatua errazteko; horrela, jarduketen sinergia bermatzen da, eta, e-Health arloan, politika publikoak bideratzen eta baliabideak esleitzen laguntzen da.
- Klusterrean biltzen dira beren jarduerak batez ere Madril aldean egiten dituzten eta bokazio globala duten ospitale publiko zein pribatu, aseguru-etxe, farmazia-laborategi, elkarte eta fundazio, unibertsitate, teknologia- eta zerbitzu-enpresa, teknologia-parke, startup eta enpresa handiak, zeinak libreki elkartu baitira Madrilen osasun digitalaren ekosistemaren garapena bultzatzeko, eta Madrildik abiatuta nazioarteko proiekzioa izateko.