Agenda

Packaging-aren zirkulartasunaren gakoak: berrikuntza teknologikoa

Cartón corrugado para embalaje, packaging y envase

Eguna

2023ko martxoaren 2a

Lekua

Bilbao Exhibition Centre, BEC - Azkue kalea, 1, 48902 Barakaldo, Bizkaia

Ordua

12:30 pm - 2:00 pm

Packaging-aren arau-esparruko aldaketak direla-eta, konponbide berriak behar dira.

Empack eta Logistics & Automation Bilbao ekitaldia egingo dugu. Hartan, lehen aldiz bilduko dira Espainiako iparraldeko packaging-aren, logistikaren eta garraioaren sektoreak.

  • Packnet-ek (Ontzi eta Bilgarrien Espainiako Plataforma Teknologikoak) honako mahai-inguru hau antolatu du: “Packaging-aren zirkulartasunaren gakoak: berrikuntza teknologikoaren erronkak eta aukerak” .
  • Inés Alonso TECNALIAko Zirkulartasun Merkatuaren kudeatzaileak mahai horretan parte hartuko du eta packaging-era zuzendutako berrikuntza teknologikoan egin diren azken aurrerapenak partekatuko ditu.
  • Legedi eta araudi berriak (esate baterako, ekonomia zirkularra xede duen hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko Legeak) packaging-aren, ontzien eta bilgarrien industriak egingo dituen hurrengo urratsak baldintzatuko ditu.
  • Arau-esparru berri horren xedea da Europar Batasunaren helburuetara hurbiltzea ekonomia zirkularraren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan eta, hala, garapen jasangarriko helburuak betetzen laguntzea.

Ekonomia zirkularra TEKNALIAN

TEKNALIAn laguntza eskaintzen diegu industria-sektoreari eta erakunde publikoei, garapen ekonomikoko eredu jasangarri bat ezar dezaten. Ekonomia-eredu zirkularra lortu nahi da, ekoizpen-sistemetan zirkulartasuna sartuko duena, lehengaien, materialen, produktu/zerbitzuen eta energiaren erabilera optimizatuko duena eta ahalik eta gehien murriztuko duena hondakinen sorrera.

Hala, lagundu egiten da enpresen lehiakortasuna sendotzen eta “Green Economy” delakoan oinarritutako jarduera ekonomiko berriak sortzen.

BEC-Bilbo

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

12:30 pm - 2:00 pm

Packnet jardunaldia: packaging-aren zirkulartasunaren gakoak: berrikuntza teknologikoaren erronkak eta aukerak

Belén García (Packnet-eko zuzendaria), Fernando García (Sales Director Spain and Portugal, Dassault Systèmes), Inés Alonso (Trantsizio energetiko, klimatiko eta urbanoa, TECNALIA), Josu García (Sustainability Manager & Product Manager, ULMA Packaging) eta Ruth Díez (nekazaritzako elikagaien koordinatzailea, Tekniker).