Agenda

Papergintzako 6. foro teknikoa: paperaren sektorearen etorkizunerako bidea

Foro técnico papelero

Eguna

2025ko martxoaren 5a

Lekua

Zaragoza

Ordua

9:30 am - 2:00 pm

Spaper 2025 azokan egingo den papergintzako 6. foro teknikoan parte hartuko dugu

Papergintzako 6. foro teknikoa, Euskadiko Paperaren Klusterrak antolatua, esperientziak, ikaskuntzak eta erronkak partekatzeko, joera sektorialak aztertzeko eta aukera berriak bilatzeko topaketa bat da.

Jardunaldi honen helburua da papergintzaren munduaren erronkei soluzio tekniko berritzaileak, kontzeptu berriak eta papergintzaren garapen-joerak aurkeztea. Hala, beren esperientziak partekatuko dituzte ekipo-ondasunen, ekipo osagarrien, kontsumigarrien, kontrol- eta neurketa-ekipoen, ingeniaritzen, adimen artifizialaren eta I+G+Baren arloetako adituek. Horretaz gain, jardunaldian papergintza-industriaren arrakasta-kasu inspiratzaileak aurkeztuko dira.

Smart packaging birziklagarri baten osagaiak garatzea

Álvaro Tejadok, TECNALIAko ikertzaile nagusiak, hizpide izango du nola garatu diren haragi freskoa ontziratzeko eta banatzeko smart packaging birziklagarri baten osagaiak, zuraren osagaien potentziala ustiatuz eta baliabideak efizientziaz erabiltzen dituzten prozesuak erabiliz. Soluzio berritzailea da sektorean.

Norentzat da foroa?

Orea eta papera, papergintzako ekipo-ondasunak, ekipo osagarriak eta ingeniaritzak fabrikatzen dituzten enpresetako kudeatzaileentzat, ekoizpen-arduradunentzat edo teknikarientzat da foroa.

Esparrura sartzeko eta foroan parte hartzeko, hemen akredita zaitezke otsailaren 28a baino lehen. Doako gonbidapena sortuko da, Paperaren Klusterrak eskainita.

Zaragozako Erakustazoka, A-2 autobia, 311. km, 50012 Zaragoza

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:15 am - 9:30 am

Parte-hartzaileei harrera egitea

9:30 am - 9:35 am

Ongietorria

Iñaki Ugarte, Euskadiko Paperaren Klusterra

9:35 am - 10:05 am

Ura aurreztea eta oihalen eta feltroen garbiketa optimizatzea

Iker Urbieta, LANTIER

10:05 am - 10:35 am

Paper-fabriketan ur-kontsumoa murriztea

José Luis Vinuesa, VALMET

10:35 am - 11:05 am

Bero-transformadorearen bidez energia termikoa berreskuratzeko eta deskarbonizatzeko sistemak papergintza-sektorean.

Laura Juaristi, TAMOIN

11:05 am - 11:35 am

Lehortzeko atalean pasibatzea, paper-hausturak murrizteko

Arturo Raúl Serrano, MAINTECH EUROPE GMBH - PORTECA / RIVATEC

11:35 am - 12:00 pm

Atsedenaldia - Kafea

12:00 pm - 12:30 pm

Trantsizio energetikoa eta eraldaketa digitala Pere Vallsen: erronka sektorialen aurreko bi arrakasta-kasu

Jordi Valls, PERE VALLS

12:30 pm - 1:00 pm

Paperaren fabrikazioa eraldatzen: benetako arazoak konpontzen dituzten soluzio digitalak

César Nuez, AFRY

1:00 pm - 1:30 pm

Papergintza-sektorearen etorkizunerantz: haragi freskoa ontziratzeko eta banatzeko <em>smart packaging birziklagarri</em> baten osagaiak garatzea, zuraren osagaien potentziala ustiatuz eta baliabideak efizientziaz erabiltzen dituzten prozesuak erabiliz

Álvaro Tejado, TECNALIA

1:30 pm - 2:00 pm

MillONE, the operation management system that empowers the operator and allows open and transparent collaboration – Crafting the next chapter of papermaking

Julius Flitsch doktorea eta Juan Carlos Escanes, VOITH

2:00 pm -

Papergintzako Foro Teknikoaren agurra eta amaiera