Digitalizazioaren ondorioz, informazio-itsaso batean ari gara igerian; datuak eta edukiak, dena dugu eskura. Datuen kultura berria da: ahalik eta informazio gehiena lortzea, analizatzeko eta balioa erauzteko.
Alor askotako erakunde eta enpresa asko eraldaketa digitala ezartzen ari dira, aktibo berri horiei esker —datuei esker— prozesuak optimizatzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta bezeroei balio erantsi berria eskaintzeko.
NORK EMATEN DUEN
- Raúl Miñón, ÓPTIMA eremuko ikertzailea
EDUKIA
- Nola erauzi balioa datuetatik
- Paradigma digital berriak ezagutzea, hala nola big data (datu-bolumen handiak gordetzeko, tratatzeko eta analizatzeko) eta DevOps eta hodeiko konputazioa (big data ezartzen laguntzen dutenak).
- Esan liteke hiru paradigma horiek direla datuetan oinarritutako kultura baterantz garamatzan eraldaketaren motorrak, baita erakundeen eraldaketa digital egokiarenak ere.
NORENTZAT DEN
- Teknologia hauek hobeto ezagutu nahi dituzten profesionalak: big data, hodeia eta DevOps metodologia.