Frantziako industria aeronautikoaren GIFAS elkartearen enpresa filialak, SIAEk, bi urtez behin antolatzen du Paris Air Show, aeronautikaren eta hegazkinen negozioaren nazioarteko azoka. 2.215 erakusketari eta 315.000 bisitari elkartzen dira.
Hegazkinetarako eta industria aeronautikorako teknologia modernoenak ikus daitezke:
- Aire-sektorerako motorrak
- Satelite- eta nabigazio-teknikak
- Hegazkinetarako kabinak eta eserlekuak
- Gainera,150 hegazkin baino gehiago aurkezten dira,
- eta hegaldien erakustaldiak egiten dira, zeinetan erakusketariek beren ezagutza teknologikoak erakusten dizkieten ikusleei.
- Bestalde, B2B motako bilerak ere egiten dira, ezagutza eta esperientziak trukatzeko eta sektore aeronautikorako eta hegazkinetarako soluzioak topatzeko.
Guri dagokigunez, sektore aeronautikorako garatutako azken materialak aurkeztuko ditugu:
- Caprocast teknologia, ibilgailuen sabaietarako garapen berriei aplikatua.
- RTM teknologiaren erakuslea (IDECekin)
- 3Dko aurreforma pertsonalizatuak.
- FlexHyjoin laser materialaniztunarekin soldatutako erakuslea.