Hizlari eta erakusketari izango gara FEDITeko bazkideekin batera, zeinak ezagutzaren sorkuntza eta transferentziako eta enpresa-berrikuntzako eragile nagusiak baitira.
Fedit zentroen mahaiak "Enpresen aukerak zentro teknologikoen ikerketa-ildo eta -proiektuetara iristeko: arrakasta izan duten estatuko eta nazioarteko finantza-programen kasuak” gaiari buruz egingo duen hitzaldi-programaren parte izango da TECNALIA.
Ekitaldi horretan, CERVERA proiektuak aurkeztuko dira. Haietako bitan lanean ari da TECNALIA: ENERISLA, energia sortzeko eta metatzeko sistemak garatzera bideratua; eta AI4ED, ikaste automatikoko teknologia aurreratuak garatzera bideratua.
Esperientziak eta arrakasta-kasuak teknologiaren transferentziaren arloan Espainian.
TECNALIA Ventures da TECNALIAren venture buildera, eta Sergio Bandinellik, haren Negozio Garapeneko zuzendariak, otsailaren 16an panelista gisa parte hartuko du, 10:00etatik 11:00etara, EBANek antolatutako mahaian: "Esperientziak eta arrakasta-kasuak teknologiaren transferentziaren arloan Espainian".
Mahai hori inbertsio-ekosistemako agenteei zuzendua dago, eta helburu hauek ditu: ezagutzaren transferentziaren arloan esperientziak partekatzea, enpresa-sektorean lehiakortasuna hobetzea eta negozio- eta networking-aukerak sortzea.
- Moderatzailea Juan Álvarez de Lara izango da, Origen Ventures Fundeko bazkide sortzailekidea eta EBAN Batzordeko kidea, eta, Sergiorekin batera, han izango dira Pedro de Álava, Clave Mayoren Valentziako Bulegoko zuzendari elkartua eta Almudena Trigo, BeAble Capitaleko bazkide sortzailea eta presidentea.
- Gerardo Jiménez TECNALIA Andalucíako zuzendariak parte hartuko du "’Espainiak ahal du’ Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana" mahai-inguruan. Innovation Room aretoan izango da, otsailaren 16an, asteazkena, 13:10etik 14:30era.
Transfiere 2022; Europako hegoaldeko I+G+Bko topaketa nagusia
- Transfiere Foroa Europako hegoaldeko I+G+Bko topaketa nagusia da zientzia- eta teknologia-arloko ezagutza partekatu, berrikuntza sustatu eta zientzia eta enpresa konektatzeko .
Jarri gurekin harremanetan Transfieren
- FEDITen standean izango gaituzu (TR2 )
- Jarri harremanetan Gerardo Jiménez gure lankidearekin