Agenda

Pasaporte digitala industriako produktuetan

Pasaporte Digital en productos industriales

Eguna

2024ko ekainaren 18a

Lekua

Zaragozako Unibertsitatea

Ordua

9:30 am - 2:00 pm

Prezioa

Doan

Pasaporte digitala. Produktu eta prozesu industrialetan duen erabilera praktikoa. Ezinbesteko tresna zure enpresarako.

Pasaporte digitala Europako merkataritza-panorama eraldatzeko zorian dago. Funtsezkoa da ulertzea zenbateko eragina duen Europako jasangarritasunean eta nola aurre egin dakiokeen aldaketa horri. Pasaportea, gainera, ezinbestekoa izango da Europar Batasunean produktuak merkaturatzeko, eta horrek erronka nabarmenak ekarriko ditu enpresentzat, kudeaketari eta egokitzapenari dagokienez. Behar-beharrezko tresna izango da hemendik gutxira; funtsezkoa, Europan jasangarritasun handiagoa lortzeko aldaketarako.

Teknologia digitalak, kudeaketa efizientea eta jasangarritasuna

Bertaratzen direnek ikusiko dute, adituen eskutik, zer inpaktu izango duen beren enpresetan produktu eta prozesuen pasaporte digitalak eta zer neurri hartu behar diren pasaporte digitala inplementatzeko.

  • Ikusiko dute teknologia digitalak lagundu dezakeela pasaportea efizientziaz kudeatzen, eguneroko lanetan eraginkortasunez eta erraz integratuz.
  • Produktuen eta prozesuen pasaporte digitala ezartzeko proben adibideak azalduko dira, eta bidean ikasitako gauza baliotsuak.
  • Jasangarritasuna, erantzukizun sozial korporatiboa eta antzeko funtsezko gaiak ere jorratuko dira, eta nabarmenduko da pasaportea tresna baliagarria izan daitekeela enpresen izen ona hobetzeko eta Europako araudiak betetzeko.

Aldaketak Europako merkataritzan

Jardunaldi hau ezinbestekoa da Europako merkataritzan gertatzen diren aldaketei buruzko informazioa jaso nahi duten eta etorkizunerako modu proaktiboan prestatu nahi duten enpresa ororentzat: makinen eta ekipamendu-ondasunen fabrikatzaileak, fabrikazio-prozesuak dituztenak, birziklatzaileak, etab.

  • Prozesu osoan gidari izango ditugun adituak izango dira jardunaldian.
  • Pasaporte digitalaren inplementazioaren kasu praktikoak aztertuko ditugu, eta ikusiko dugu pasaporte digitala oso tresna ahaltsua izango dela edozein erakundetarako.

Catedra-TECNALIA

Zaragozako Unibertsitateko paraninfoa. Pedro Cerbuna kalea 12, 50009 Zaragoza

Hartu lekua!

Agenda

Ordua

Jarduera

Hizlaria

9:30 am - 10:00 am

Parte-hartzaileen erregistroa

10:00 am - 10:15 am

Topaketaren irekiera

Gloria Cuenca andrea. Transferentzia eta Berrikuntza Teknologikoko errektoreordea (Zaragozako Unibertsitatea) / Jesús Royo jauna. TECNALIA Katedrako zuzendaria (Zaragozako Unibertsitatea) / Juan Carlos Sánchez jauna. TECNALIA Aragónen arduraduna.

10:15 am - 10:45 am

Zer den Produktuen Pasaporte Digitala, nola funtzionatzen duen eta zer onura dituen herritarrentzat eta enpresentzat.

Diego Martínez. Erosketen Zuzendaritza eta Negozio Garapena (PRONET).

10:45 am - 11:15 am

Pasaporte digitala, industria jasangarriaren ekoberrikuntzako tresna. Gabriel Aznar, Gauzen Industriaren arduraduna (TECNALIA)

Gabriel Aznar, Gauzen Industriaren arduraduna (TECNALIA)

11:15 am - 11:45 am

Pasaporte digitalaren erakuslea ekoizpen-ingurunetan.

Paula Morella, Industria Adimenduneko ikertzailea (TECNALIA)

11:45 am - 12:30 pm

Etenaldia, kafea

12:30 pm - 1:00 pm

Nola neur daitekeen produktuen jasangarritasuna eta zirkulartasuna.

Jorge Arnal, Ekonomia Zirkularreko ikertzaile seniorra (TECNALIA)

1:00 pm - 1:30 pm

Balio-kate zirkularren digitalizazioa eraikuntzaren sektorean: erronkak eta soluzioak.

Ekain Cagigal, Eraikuntzako Materialen eta Produktuen Trazabilitate Zirkularraren arduraduna (TECNALIA)

1:30 pm - 2:00 pm

Bigarren edizioko TECNALIA saria ematea, eta jardunaldiaren amaiera.

Jesús Royo jauna. TECNALIA Katedraren zuzendaria (Zaragozako Unibertsitatea) / Jose Angel Castellanos jauna. Politika Akademikoko errektoreordea (Zaragozako Unibertsitatea).