Produktuen Pasaporte Digitala: nola ekin aldaketari eta zer eragin duen Europako jasangarritasunean
Produktuen Pasaporte Digitala Europako merkataritza-panorama eraldatzeko zorian dago. Produktu industrialetan aitzindari den aldetik, funtsezkoa da ulertzea zenbateko eragina duen Europako jasangarritasunean eta nola aurre egin aldaketa horri. Pasaportea ezinbestekoa izango da laster Europar Batasunean produktuak merkaturatzeko, eta horrek erronka nabarmenak ekarriko ditu enpresentzat, kudeaketari eta egokitzapenari dagokienez.
- Ekitaldi espezializatu honetan, adituek gidatuko zaituzte Produktuen Pasaporte Digitalak zure enpresan duen eraginaren gainean, eta hura ezartzeko behar diren neurriak emango dizkizute.
- Ikusiko duzu teknologia digitalak nola erraztu dezakeen pasaportearen kudeaketa eraginkorra eguneroko lanetan erraz integratuz.
- Gainera, Produktuen Pasaporte Digitala ezartzeko proben adibideak eta bidean ikasitako gauza baliotsuak ezagutuko dituzu.
- Jasangarritasuna eta erantzukizun sozial korporatiboa ere jorratuko dira, eta nabarmenduko da pasaportea tresna baliagarria izan daitekeela zure enpresaren izen ona hobetzeko eta Europako araudiak betetzeko.
Produktuen Pasaporte Digitala: nola ekin aldaketari eta zer eragin duen Europako jasangarritasunean
Jardunaldi hau ezinbestekoa da Europako merkataritzan gertatzen diren aldaketei buruzko informazioa jaso nahi duen eta etorkizunerako modu proaktiboan prestatu nahi duen produktu-arduradun ororentza.
Ez galdu aukera hau!