Ikerketa-proiektuetan, gizakien parte-hartzeak eta datu pertsonalak erabiltzeak alderdi askori buruzko hausnarketa etikoa eskatzen du. Hausnarketa hori Helsinkiko Adierazpenean oinarrituko da. Halaber, gizakiekin egiten den ikerketari aplikatzen zaizkion beste dokumentu batzuk aztertuko dira.
HELBURUA
- Hainbat ikerketa-motatan gizakien parte-hartzeari aplikatzen zaizkion alderdi etiko eta/edo legegileak aztertzea, parte-hartze horiek izanik elkarrizketak, galdetegiak, talde fokalak edo ikerketan garatzen diren prototipoak ebaluatzea, besteak beste.
TECNALIAren parte-hartzea:
Ainara Garzo TECNALIAko ikertzaileak hitzaldi bat emango du: "Pertsonekin egindako ikerketen alderdi etikoak, eta horiek pertsonen eta ordenagailuen arteko interakzioan duten aplikazioa eta garrantzia". Uztailaren 9an izango da, 16:00etatik 19:30era.
Argibide gehiago
AIPO (Pertsonen eta Ordenagailuen Interakzioaren Elkartea) elkarte profesional bat da, eta pertsonen eta ordenagailuen arteko interakzioan interesa duen orok har dezake parte. Hauek dira elkartearen helburuak: pertsonen eta ordenagailuen arteko interakzioa sustatzea eta zabaltzea, eta alor horretan diharduten zientzialarien eta profesionalen arteko lotura bideratzea.