Agenda

Pertsonentzat pentsatutako hiri jasangarriak: eMUGIKORTASUNA EUSKADI 2020

Eguna

2020ko otsailaren 28a

Lekua

Bilboko Itsas Museoa

Ordua

-

Prezioa

Doan

eMugikortasuna, ibilgailu elektrikoa mugikortasun-tresna gisa aurkezten duen Euskadiko topaketarik handiena: test drive zirkuitu baterako behar den guztia biltzen du.

Javier Coleto gure lankideak, Mugikortasun Iraunkorraren eta Adimendunaren Estrategiaren arduradunak, “Elektrifikatzea garraioan: soluzio berriak” gaiari buruzko mahai-ingurua moderatuko du. Arreta berezia jarriko zaie hirietarako produktu berriak agertzen ari diren hiri-inguruneei.

Mahai-inguru horretan, parte-hartzaile hauek izango dira: Alfonso Gil, alkateordea eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Alorreko zinegotzia; Miguel Ángel Gómez Viar, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko diputatua; eta Iñigo Azcona, Irizarreko ordezkaria.

HELBURUAK 

  • Berrikuntza, garapen-plan, laguntza eta negozio-modu berri guztiei buruzko informazioa ematea
  • Kolektibo profesionalentzako eta partikularrentzako erosketa-arrazoiak ezagutaraztea
  • Ezagutaraztea hirietan zer-nolako ezarpena duen mugikortasun-eredu horrek
  • “Emisiorik gabeko” mugikortasuna sustatzea, eta frogatzea ibilgailu elektrikoa errealitatea dela gaur egun. 

NORENTZAT DEN 

  • Arlo honetan programak egiten dituzten erakundeak
  • Ibilgailu elektrikoen sektoreko eragile nagusiak: automobilak, motozikletak, bizikletak…
  • Ikerketa-zentroak
  • Inbertitzaileak
  • Ibilgailu horietarako behar diren motorrak, osagarriak eta gainerako elementuak ikertzen eta garatzen ari diren enpresak
  • Garapen horiek eragin positiboa duten enpresak eta kolektiboak 
  • Ibilgailu elektriko eta berrietan interesa duten partikularrakIbilgailu elektrikoen sektoreko eragile nagusiak 

Ekitaldiaren agenda laster egongo da eskuragarri.

IZEN-EMATEA

Izena emateko formularioa

e-mugikortasuna