TECNALIA Venturesen Entrepreneurs’ Clubak Dinofluxen kasua aurkeztuko du hurrengo Pitch&Pintxo topaketan. Startup horrek eskaintzen duen "Dino" tresna erabilita, aurre egin dakieke konpainien aurkako malware-mehatxuei.
Telefónica taldeko zibersegurtasun-unitate globalak, ElevenPathsek erosi zuen Dinloflux startupa. Enpresa horren sortzaileak izango ditugu gurekin, José Ramón Palanco eta David de Santiago.
Ordu eta erdi iraungo du ekitaldiak, eta José Ramónekin eta Davidekin jarduteko aukera izango dugu, bertatik bertara jakiteko nola lortu duten, lau urte eskasean, Dinofluxen balioa biderkatzea, produktua garatzea eta ElevenPathsi saltzea.
Informazio gehiago nahi baduzu zibersegurtasunaren alorreko tresnarik ahaltsuenetako bati buruz, ez utzi pasatzen aukera hau: eman izena!