PLANETIC plataformak, urriaren 10ean, Digital Innovation Hub edo DIHei buruzko jardunaldi bat egingo du Palma Mallorcakoan, Merkataritza Ganberaren egoitzan (Estudio General kalea, 7), plataformaren VI. batzar nagusiarekin batera.
Jardunaldiaren ardatza DIHak izango dira. Europako Batzordea sustatutako eta tokiko gobernuek lagundutako ekosistemak dira, eta loturak sustatzen dituzte eragile askoren artean —gaitasun-zentroak, amaierako erabiltzaileak, industriako hornitzaileak, aditu teknologikoak eta inbertitzaileak— helburu komun bat lortzeko: digitalizazioaren bidez merkatuetara errazago sartzea.
DIH edo berrikuntza digitaleko gune horiek oso interesgarriak dira ETE-etarako, askotan mantsoago barneratzen dutelako teknologia; izan ere, hala baieztatzen dute datuek: Europako bost ETE-etatik bat soilik dago maila onean digitalizatua.
PLANETICek Mallorcako Merkatariza Ganberaren eta Turistecen laguntzarekin antolatu duen jardunaldi honekin, helburu hauek lortu nahi dira:
- DIHak zer diren sakonki ulertzen lagundu
- Espainiako DIHen ikuspegia eman
- Espainiako DIH aktiboenetako batzuk erakutsi
Parte-hartzaileak
- Gure laguntzailetako presidenteak
- Mallorcako Merkataritza Ganbera
- Turistec
- Estatuko eta eskualdeetako gobernuen ordezkariak
- DIH batzuetako koordinatzaileak
- Europako gaur egungo DIHen sarea oso ondo ezagutzen duten zenbait hizlari
DIH bihurtu nahi baduzu, DIH batek nola lagundu zaitzakeen jakin, edo, besterik gabe, DIHak zer diren jakin, zuretzat aproposa da jardunaldi hau.