Plastikozko fabrikazio aditiboko teknologiak izugarri zabaldu dira, bai haiek zabaltzeko eragozpen gutxi dagoelako, bai maker mugimenduari oso lotuak daudelako. Zabaltze horrek, batzuetan, itxaropen gehiegi sortu ditu enpresetan, eta ez dira bete.
Fabrikazio-prozesu digitalek eraldaketa disruptiboak eragingo dituzte industrian. Teknologia horiek, industriaren testuinguruan, errealismoz eta irizpide tekniko hutsekin baloratu beharra dago, eta haien ahalmenak integratu, ohiko prozesuekin konbinatuz.
NORK EMATEN DUEN
Luis Palenzuela - Plastikoen eta Konpositeen lerroko ikertzailea
EDUKIA
- Teknologia aditiboak, zer espero den etorkizun hurbil-hurbilean, eta nola goitik behera alda dezaketen produktuak diseinatzeko, fabrikatzeko eta merkaturatzeko era.
NORENTZAT DEN
- Plastikoen eta konpositeen bidezko teknologia aditiboek industriaren alorrean duten egoeraz TECNALIAk duen ikuspegian bai negozioaren bai teknologiaren ikuspegitik interesa duten guztientzat.