Plastiko eta material konposatuen erabilera errealitate bat da industrian, eta asko hazi da balio erantsi handiko aplikazioetan, erantzukizuneko egitura-osagaietan barne. Hainbat sektorek, hala nola aeronautikak, automobilgintzak, trengintzak, ontzigintzak eta energia berriztagarrienak, gero eta maizago diseinatzen eta fabrikatzen dituzte produktuak baliozkotu behar diren material horiekin.
- Plastikoen eta konpositeen karakterizazio mekanikoari buruzko sarrera bat egingo dugu, saiakuntza-metodoen errepaso labur baten bidez.
- Trakzio-saiakuntzan jarriko dugu arreta: UNE-EN ISO 527 arauaren atalak eta arauko saiakuntza--metodologiak errepasatuko dira.
- Bi kasu praktiko ikusiko dira bideoan; injekzio bidez egindako material plastiko bat eta erabilera aurreraturako konposite bat.
EDUKIA
- Saiakuntza mekanikoak: sarrera
- UNE-EN ISO 527 arauaren kasu zehatz bat. Trakzio-saiakuntza
- Erakustaldia: plastikozko probeta baten saiakuntzaren bideoa
- Erakustaldia: konpositezko probeta baten saiakuntzaren bideoa
NORENTZAT DEN:
- Aeronautika, espazioa, trengintza eta automobilgintzaren sektoreetara zuzendutako pieza eta egituren fabrikatzaileak.
- Energia berriztagarrietarako eta, oro har, energia-sektorerako osagaien fabrikatzaileak.
- Kimikaren eta Petrokimikaren industriarako ekipamenduen fabrikatzaileak.
- Eraikuntzako materialen fabrikatzaileak.