Jardunaldi honen helburua da hondakin plastikoak murrizteko egiten ari diren aurrerapenak zuzenean ezagutzea eta haietaz hausnartzea.
ECOEMBES, ASOPECOM, CDTI, Cafés BAQUÉ, DANOSA eta BARPIMO enpresekin batera:
- Plastikoen Europako estrategia berriaz ariko gara.
- Etorkizuneko erronkak aztertuko ditugu: berrikuntzek birziklatzea indartzeko eskaintzen dituzten aukerak.
- Plastiko biodegradagarri berrien ezaugarriak, haien aplikazioak eta merkatuko joerak aurkeztuko ditugu.
- Zenbait arrakasta-kasu azalduko ditugu, etorkizuneko plastikoen oinarri eta garapen gisa balioko dutenak.
Gure eguneroko bizitza modernoa pentsaezina da plastikoak gabe, funtsezko materiala baita gure ekonomian. Europako plastikoen estrategia berria 2018ko urtarrilaren 16an erabaki zen, xedetzat harturik osotara iraultzea Europako Batasunean produktu plastikoak diseinatzeko, ekoizteko, erabiltzeko eta birziklatzeko modua. Ekonomia zirkularreko ekintza-planari erantzuten dio estrategiak. Plan horrek balio-katean zehar plastikoek dituzten erronkei heltzen die, eta bizi-ziklo osoa hartzen du kontuan.
Alfonso Arevalillo gure lankideak, Materialen Laborategiko teknikaria bera, material plastikoen biodegradagarritasuna eta konpostagarritasuna zehazteko baldintzak eta prozedurak azalduko dizkigu.
Plastiko biodegradagarri guztiak ez dira konpostagarriak: materialak, konpostagarritzat hartzeko, EN 13432 arauan ezarritako baldintzak bete behar ditu.
AGENDA | |
---|---|
09:30 | Izen-ematea |
10:00 | Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena ► Jose Luis Elejalde, Lab_serviceseko zuzendaria, TECNALIA |
10:10 | Oraingoz izenbururik gabe ► Biodibertsitaterako eta Ingurumen Kalitaterako Zuzendaritza Nagusia, Trantsizio Ekologikorako Ministerioa |
10:30 | Plastikoaren sektorean I+G+Ban inbertitzea: finantzaketa-aukerak ► Maria José Tomás Sánchez, EBko Programa Zuzendaritza eta Lurralde Lankidetza, CDTI |
10:50 | Plastiko biodegradagarriak eta konpostagarriak, funtsezko tresna ekonomia zirkularrean ► Jordi Simón, Director técnico de Asociación Española de Plásticos Biodegradables y Compostables, ASOBIOCOM |
11:10 | Plastiko biodegradagarriak eta konpostagarriak ebaluatzea eta baliozkotzea, EN 13432 ► Alfonso Arevalillo, Lab_serviceseko teknikaria, TECNALIA |
11:30 | Etenaldia, kafea |
11:50 | Ecoembes, ontziak ekonomia zirkularrean ► María Pérez Sainz, Kanpo Harremanak eta ESK, ECOEMBES |
12:10 | Kasu praktikoa: Biodegradagarritasuna, polimero biodegradagarriekin 3Dn inprimatuta ► Angel Escanero, Eragiketetako zuzendaria, ESCANERO taldea |
12:30 | Kasu praktikoa: Kapsula biodegradagarriak ► Iñigo Gutierrez, Marketineko zuzendaria, CAFES BAQUE |
12:50 | Kasu praktikoa: Iragazgaizgarrien birziklatzea ► Antonio Leal, DANOSAko Negozio Garapeneko arduraduna |
13:10 | Kasu praktikoa: Birziklatzea, PET hondakinetatik erretxina termoegonkor berriak garatzea ► Igor de la Maza, BARPIMO |
13:30 | Kasu praktikoa: Biodegradagarritasuna |
13:50 | Ondorioak |
14:00 | Amaiera |