Agenda

PLC komunikazioetako zarata-arazoak: nola aurrea hartu arazoei, zure PLC sarea optimizatzeko

Eguna

2020ko maiatzaren 12a

Lekua

WEBINARRA

Ordua

-

Prezioa

Doan

PLC edo sare elektrikoen bidezko komunikazioak (Power Line Communications) asko erabiltzen dira munduan, bereziki energia banatzeko sare elektrikoan. Teknologia jakin bat aukeratzeko eta landan sortzen diren arazoak konpontzeko, sakon ezagutu behar dira sare bakoitzak jasaten dituen perturbazio elektrikoak.

Webinar honetan, PLC komunikazioen oinarrizko kontzeptuak eta PLC teknologiak sare elektrikoan erabiltzen lagundu dezaketen metodologiak azalduko dira.

EDUKIA 

  •  PLC komunikazioen oinarrizko kontzeptuak eta perturbazio elektrikoak
  •  Zarata nondik datorren zehazteko metodologia
  •  Konpainia elektriko batek zer PLC teknologia erabil dezakeen analizatzeko metodologia
  •  TECNALIAk zer zerbitzu ematen dituen NOISEEK plataformaren bidez

NORENTZAT DEN 

  • Teknologia hautatzeko ardura dutenak
  • Proiektu-pilotuen kudeatzaileak
  • PLC teknologia erabil lezaketen sistemetan inplementazioak koordinatzen dituztenak; gailu elektrikoen diseinuetan zarata hautemateko metodologiak sartu nahi dituzten fabrikatzaileak 

NORK EMATEN DUEN 

  • Ibon Arechalde, Digital Lab Serviceseko zuzendaria, TECNALIA
  • Oriol Munne - Nazioarteko Lab Serviceseko zuzendaria, TECNALIA