Agenda

Poliuretano berriak, jasangarriagoak eta prestazio handikoak

webinar-poliuretanos sostenibles

Eguna

2022ko irailaren 30a

Lekua

Online

Ordua

11:00 am - 12:30 pm

Prezioa

Doan

TECNALIAn, automobilgintzarako eta sektore eolikorako erretxina jasangarrien garapenean dugun esperientzia partekatzen dugu

AEMACek antolatutako webinar honetan, Oihane Echeverria gure ikertzaileak osagai estrukturaletarako erretxina jasangarriagoen garapen berriei buruz hitz egingo du. Poliuretano biooinarrituen formulazio berriak aurkeztuko dira, eta alderdi kritikoak aztertuko, hala nola konpositeen zirkulartasuna eta bizi-amaiera.

Ezaugarri lehiakorrak dituen teknologia

Erretxinetan oinarritutako teknologiak lehiakortasun-ezaugarriak eskaintzen ditu RTM bidez egindako konposite estrukturaletarako: ontze bizkorrak, biskositate txikiak, zuntzekiko atxikidura ona eta propietate mekaniko handiak. PURek, gainera, badute abantaila bat beste alternatiba batzuen aldean: zailtasun handia eta nekearekiko erresistentzia handia dute, eta, horregatik, bereziki egokiak dira inpaktuak edo karga ziklikoak jasaten dituzten elementuetarako —esekidura-elementuak, adibidez—.

  • Matrize polimerikoko konpositeek erresistentzia/pisu erlazio bikaina dute; egokiak dira automobilgintzako eta energia eolikoko osagai estrukturaletarako. Hala ere, erronka handiak dituzte materialen jasangarritasunaren ikuspegitik.
  • Zehazki, RTM prozesuetan eta infusioetan gaur egun gehien erabiltzen diren erretxinak jatorri petrokimikokoak dira, eta ez dira birziklagarriak ez birprozesagarriak ere. Ingurumenerako adeitsuagoak diren soluzioak ematea arazo estrategiko bihurtu da.

Oinarri termoplastikoko formulazioek eta erretxina termoegonkor berri jasangarriagoek industriaren interesa piztu dute. Jatorri biologikoko poliuretanoaren garapen berriak soluzio lehiakor bat izan litezke karga ziklikoak jasan behar dituzten prestazio handiko piezentzat; adibidez, baleztak, aerosorgailuen palak... Gainera, lotura dinamikoen eta monomero birziklatuen integrazioak material horien bizi-amaiera eta zirkulartasuna hobetuko lituzke.

Material aurreratuak TECNALIAn

Material aurreratuen arlo honetan soluzio industrialak behar badituzu, jarri gurekin harremanetan, eta eman izena webinar honetan. Zure zain izango gaituzu, gure gaitasun guztiak eta industrian dituzten aplikazioak ezagutarazteko.

Online

Hartu lekua!