Web-Probak Selenium Webdriver-ekin kudeatzeko ikastaroak proben automatizazioaren ikuspegi osoa eta sakona emango dio parte-hartzaileari. Proben automatizazioa SCRUM printzipioen esparruan egiten diren web-aplikazioen garapenetako jardunbide berritzaile bat da. Bi egunez, xehe azalduko da nola automatizatzen diren web-probak kode irekiko plataforma horren bidez, eta beste alderdi garrantzitsu batzuekin osatuko da, hala nola integrazio jarraitua, probek zuzendutako garapena (TDD), lengoaia errazekin probak zehaztea (Cucumber/Gherkin) eta automatizazioaren egitekoa esparru bizkorretan (hala nola SCRUM) lan egiten duten ekipoetan.
EDUKIA
- Proben automatizazioa eta Scrum
- Selenium IDE / RC / WebDriver. Kontzeptu aurreratuak
- Selenium GRID
- JUnit / TestNG, ANT: exekuzioa eta txostenak sortzea
- Integrazio jarraitua Jenkins-ekin
- Datuek zuzenduta (data-driven) lan egiteko esparrua
- Esparru hibridoa (teklatua + datuek zuzendutakoa)
- Orri- eta fabrika-ereduak
- Arakatzaile eta sistema eragile anizkoitzen adibideak
- Gherkin lengoaia, proben zehaztapen funtzionala egiteko
- Cucumber JVMren adibideak, portaerak zuzendutako garapena (BDD) egiteko esparru gisa
- Integrazioa SauceLabs-ekin
- Adibideak eta ariketak